viernes, 29 de mayo de 2026

Masturi toponimoa

Galdakaoko toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mendearen bigarren erdikoa, Relación toponímica general de Galdácano lanean:

Masturi: Heredad de Bengoeche.
Itxuraz, toponimoaren bukaeran huri hitza dago, baina beharbada hori ez da jatorrizkoa. Dena den, ez dago lekuko zaharrik hori konfirmatzeko. Sarrera honetan proposatuko da mahasti hitza dela, aldaera bat erabiliz. Orotariko Euskal Hiztegian maastui zein masdui agertzen dira, sartaldeko euskararenak. Hasieran *Mastui izan zitekeen eta gero, agian huri hitzaren eraginez Masturi bihurtu zen. Horrek erakutsiko luke inguru horretan ma(a)stui erabiltzen zela. Baina herri bereko toponimian masti ere agertzen da, Mastiegi eta Maztizarra toponimoek erakusten duten bezala. Azalbide bat izan liteke lehen ma(a)stui izatea eta gero masti aldaerara aldatzea. Bestela, proposatutako etimologia, dela toponimo honetakoa, dela beste toponimoetakoa, aldatu beharra izan liteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario