Erremiri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Erremiri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko ekainaren 24(a), astelehena

Erremiritegi toponimoa

 Dirudienez, Erremiritegi toponimoa izan zen aspaldian Oñati inguruan. Bi lekuko zahar ezagutzen zaizkio, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan daude, 34. agirian, 1489. urtean:

Catalina de Herremiritegui, syete maravedis.
[...]
Churdin de Herremiritegui, syete maravedis.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian *Erremiri antroponimoa. Dirudienez, Remiri zaharraren euskararen egokitzapena jaso du, eta dardarkari hasiera zuenez, protesi bokalikoa erantsi diote, ohi den bezala, *Erremiri sortuz. Antroponimo honetaz informazioa dago Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan, 248. or.: