Dirudienez, Erremiritegi toponimoa izan zen aspaldian Oñati inguruan. Bi lekuko zahar ezagutzen zaizkio, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan daude, 34. agirian, 1489. urtean:
Catalina de Herremiritegui, syete maravedis.Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian *Erremiri antroponimoa. Dirudienez, Remiri zaharraren euskararen egokitzapena jaso du, eta dardarkari hasiera zuenez, protesi bokalikoa erantsi diote, ohi den bezala, *Erremiri sortuz. Antroponimo honetaz informazioa dago Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan, 248. or.:
[...]
Churdin de Herremiritegui, syete maravedis.
No hay comentarios:
Publicar un comentario