Errenteriako toponimo honen elementuak ezagunak dira, larre, txipi eta txiki. Larretxipitxiki toponimoak, beraz, alde horretatik ez du inolako zailtasunik. Hala ere, interesa badu, izeneko bi adjektiboak sinonimoak direlako. Hori azaltzeko, pentsatu beharra dago bi urrats izan direla toponimo honen sorreran. Lehen *Larretxipi bezalakoa bazen eta ondoren beste bat sortu zen Larretxipitxiki, aurrekotik bereizteko. Baina txikitasuna adierazteko, zaharrean txipi erabili zuten eta berrian txiki, beraz, aldaketa linguistiko xume baten isla geratu da toponimo honetan, txipi zaharretik txiki berrira.
Oso interesgarria. Irunen bada Larretxipi izeneko toponimo zahar bat, alde zaharreko kale baten izenean gordetzen dena. Handik hurbilxko Larreandi toponimoa dago, baserri eta leinu zahar baten sorburu, gaur egun etxe haundi eraberritu gisa hortxe segitzen duena, lur sail gutxi batzuekin, baina behinola izan zituen larre haundi horien arrastorik ez, ingurua arront urbanizatu baitute azken hamarkadetan.
ResponderEliminarDirudienez, txipi orokorra izan zen garai batean, eta gero txiki nagusitu zen. Larretxipi bat baino gehiago izango ziren euskal lurretan.
ResponderEliminar