Oikia, gaztelaniaz Oiquina, da Zumaiako auzo bat, Gipuzkoan. P. Salaberriren eta L. M. Zalduaren Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia liburuan askoz informazio gehiago dago, tartean lekukotza kronologikoa, 345-346. or.:
Lekukoak XIV. mendearen erdialdean hasten dira,
Okina zein
Oikina agertzen dira. Bokalarteko sudurkari gabeko lekukotza aski berantiarra bada ere, ez dago zalantzarik euskal aldaeran aspaldian gertatutako galera islatzen dela.
Okina/
Oikina txandakatzea azaltzeko, lehenaren jatortasunaren alde egiten dute.
Iritzi berekoa da V. Yarza, bere
Nuevas notas sobre toponimia en Guipúzcoa lana lekuko (ASJU, 2024, 58 (1), 105-138), 127. or.:
Lekuko zahar zein berriak daude Euskaltzaindairen EODA datu basetegian,
Oikia toponimoaren orrian. Baina lekuko zaharrenak izan daitezke XIII. mende hasierako aipuak, Iratxeko monasterioko lekukoak, 227. agirian, 1203. urtekoan:
Addo etiam huic donationi ecclesiam Sancti Michaelis de Oiquina cum suis pertinentiis, et domos de Garcia Uicinaya de Oiquina cum suis pertinentiis, et solarem quem tenet Domeca Guchia.
[...]
Testes huius donationis et confirmationis sunt: don Pardo de Diacasteilo, Eximinus de Eguiraz, P[etrus] Murcia, Martinus capellanus sancte Marie de Elizmendi, Domicu d’Ona, Eneco Sanz de Aguinaga, Gunçaluo Quintaniella, Munio Iturr Aldeco, Ochando, Gonçaluo Domicuz, Domicu Insauspeeco et totum concilium de Elizmendia et de Oyquina.
[...]
Dedit etiam domna Sancia Pedriz ad Sanctam Mariam de Yrach unam sernam in Oyquina que uocatur pieça de Oyquina, ut habeat et possideat eam per secula cuncta; et dedit...
Ez da ziurra Gipuzkoako toponimoaz ari denik, baina
Oikina delako toponimo bat dugu, lau aldiz jarria. Aztergaia den toponimoa balitz, bilakaera ezin argiagoa litzateke:
Oikina >
Okina eta sarrera honetan hori lehenetsiko da, beste ikertzaileek adierazitakoaren aurka. Hala izan bazen, latineko hitz bat ongi egokitu liteke,
officina 'lantegi'. Aipagarria litzateke /f/ fonemaren galera, ezaguna da latinetik mailegatutako hitzetan fonema horren ordez /b/, /p/ agertu ohi zirela, baina beste batzuetan fonema hori galdu ohi zen, cf.
iku, edo antroponimian
Urti,
Fortunius antroponimotik.
Aipagarria den azkena herskariaren gordetzea litzateke,
e,
i bokalekin silaba egiten denean, latineko mailegu zaharrenetan ez da aldatzen, baina gero, latinean aldatu zenean, mailegatutako hitzetan ere aldaketa islatu zen, garai zaharrenetakoak dira
bike,
gertu eta berriagoak
zeru bezalakoak.
Gorago azalduko denagatik, proposatzen den etimologia zuzena bada, toponimoa zaharra izan liteke edo, beharbada, izen arrunta euskarara mailegatu zen eta horrek esan nahi du hurrengo mendeetakoa ere izan litekeela. Dena den,
*oikia bezalako hitzaren aztarrenik ez da jaso.