Elorrioko toponimo honetan aurkitu ahal da Espainiako Toledo hiri ezagunaren aldaera zaharra. Euskal toponimoak duen diferentzia bakarra nabarmena da, bokalarteko herskari horzkaria ez zen ahostundu, gaztelaniazko izenean bezala. Horrek mende askotara eraman lezake Bizkaiko toponimoaren sorrera data, milurtea baino gehiago. Badira toponimo garrantzizkoen islak Euskal Herrian bertan: Tebas/Tiebas Nafarroan, Gordoa Araban (cf. Cordoba hiri andaluziarra), Tolosa Gipuzkoan (Okzitaniako Tolosa)... Eta beharbada zerrenda honi Toleto gehi dakioke.
Edonola ere, Toledo > Toleto aldaketa ere gerta zitekeen t-d > t-t asimilazioagatik, nahiz eta horri eusteko dokumentaziorik ez izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario