viernes, 28 de agosto de 2026

Duñaran toponimoa

 Arabako toponimo honen informazio dokumental guztia Roberto González de Viñaspreren Estudio lingüístico-histórico del nombre Berantevilla lanetik eskuratu da, 830. or.:

Bigarren elementua, egileak azaltzen duen bezala, haran izena da, baina oinarrikoa Duña toponimoaren berdina da, Bizkaian. Azken honetarako Domina antroponimo latinaren bilakaera erromantzea aipatu genuen, Domina > Dueña. Ondoren diptongoa laburtu zen, beharbada euskararen eraginez, horrela gertatu omen zen Bizkaiko toponimoan. Beraz, Du(e)ña PI + haran elkartzetik sortuko zen Duñaran, gerora Uñaran bihurtua.
Euskal lurraldean ez da arrotza PI + haran egitura, Paternarana toponimoan bezala.

martes, 25 de agosto de 2026

Urrakez toponimoa

 Bizkaiko toponimo honen lekuko bakarra dago, Erdi Aroko agiri zahar baten kopia dago Juan Ramón de Iturrizaren Historia General de Vizcaya liburuan, II, 263. or.:

... de la dicha Villa de Monditibar por terminos de Iruzubieta por el agua arriba de Arranguiz, é dende a Vrchuteaga, é dende a Abargabide, é dende a Aldaola, é dende a Alzola, é dende a cima de Vrraquez, é dende a Vrriola, é dende á Meabe fasta Iruzubieta; é las recuas que ban a Durango a Lequeitio que bayan por la dicha villa de Monditibar...
Daukagun lekuko bakarra ontzat hartzen badugu, egungo grafian Urrakez idatziko genuke. Analisia egiteko, bilakaera bat onartuko beharko genuke, oso ohikoa ez dena. Beharbada ai > e bilakaera izan zen eta horrek esan nahiko luke lehen *Urrakai(t)z izan zitekeela. Jakinik gaina dela, zentzuzkoa litzateke bukaeran haitz izatea. Aipagarria da bukaerako haitz ez zela atx bihurtu, sartalde osoan arrunta den hitza. Agian lehenago aipatutako bilakaerak eragina izan zuen. horrelakoa gertatuko zen blog honetako Umerez toponimoan.
Oinarriko elementua Urraka antroponimo emakumezkoa izan liteke, Urrakaenea toponimoan ere dagoena.

viernes, 21 de agosto de 2026

Markotegi bidea toponimoa

 Markotegi bidea da Donostiako kale baten izena, bigarren elementuak bide eta artikulua dira. XIX. mendeko lekuko bat dago, Donostiako toponimia bilketa lanekoa:

Marcotegui (1838, casa, N.D.L., 24 orr.).
Azken honetan etxe bat zela adierazia dago eta analisia osorik beteko litzateke, alderdi fonetikoez eta semantikoez. Toponimoan bi elementu genituzke, bukaeran -tegi atzizkia, ohikoa etxe izenetan eta oinarrian antroponimo bat genuke, Marko. Blog honetan aipatu genuen antroponimo honen aldaera bat, Markos toponimoaren sarreran. Azken honetan Markos antroponimoaren gaineko informazioa eman genuen eta gaineratu genuen azken mendeetan horixe dela erabili den izena Pirinioz hegoalderagoko Euskal Herrian, baina aspaldiko egoera ezberdina zen, Marko ere zerabiltelako. Beraz, Donostiako toponimo hori zaharra bada, aspaldiko egoeraren erakuslea litzateke, euskal lurretan Marko antroponimoa ohikoa zenean. Bestela, *Markot(e) antroponimo hipokoristikoa genuke, Marko + -ot(e) egitura duela.

miércoles, 19 de agosto de 2026

Sarasturi toponimoa

 Sarasturi da Zambranako aurkintza bat, Araban. Lekukoak dira joan den mendeko bukaerakoak, egungoak bezalakoak eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Sarasturi. Toponimo honek gogorarazten du Sarastui, Baranbioko aurkintza, Araban. Toponimo hau oso analisi errazekoa da, sarats, sahats hitzaren aldaera eta -dui atzizkia, -di atzizkiaren aldaera. Baina Sarasturi toponimoaren barruan dardarkari bat dago, azaltzeko ezinezkoa. Beharbada Masturi toponimoan gertatutako aldaketa bera izan da, huri izen zaharraren eraginez alda zitekeen. Sartaldean ugariak dira huri bukaeran duten toponimoak eta horrek bultza zezakeen aldaketa ezohiko hori.

lunes, 10 de agosto de 2026

Ogitza toponimoa

 Ogitza da Elorrioko baserri bat, Ogitzatxikia baserri toponimo eratorria da. Toponimoa deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak daude:

Lekuko hauek kontuan izanik, toponimoa bost mende betetzear dago eta ziurrenik urte edo mende gehiago baditu eta horrek esan nahi du oso toponimo zaharra dela, aspaldiko euskararen lekukoa. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tza atzizkia eta oinarrian ogi izen arrunta. Hitz honen bigarren adiera ongi egokitzen da:
2. (AN, B, L, BN, S; SP, Urt IV 417, Gèze, Lcq 173, Dv, H) Ref.: Alth Bot 8; VocB ; A; Lrq; EAEL 76, 389; Gte Erd 99 .
Trigo; cosecha de trigo, campo de trigo.
Baina erabilera hori askoz sartaldeagokoa da. Hala ere, ez da oztopo gaindiezina. Adiera hori lehenago hedatuago zegoela, beharbada arkaismoa da. Gainera, ogitza hitza bada, baina erabil-eremu urria du, Nafarroako bi alderditan, Baztanen eta Erronkarin:
ogitza.
(B, R) Ref.: VocB ; A .
"Montón de granos de trigo" A.
Toponimoaren elementuak ziurrak badira ere, alderdi semantikoan zalantza geratzen da, agian ogi hitzaren erabilera metaforikoa zen, lur-eremu hori oso emankorra zela adierazteko, bestela, gari hitzaren sinonimo erabilera dago.

viernes, 7 de agosto de 2026

Zarrapotegi toponimoa

 Arabako toponimo honen iturri bakarra da Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburua:

ZARRAPOTEGUI, labrantíos en Alegría, Maestu, Gauna y Maturana.
ZARRAPOTEGUISARRA, 1776, labrantío de Gauna.
Azken toponimoaren azken elementua zahar hitza litzateke; dirudienez, txistukarien neutralizazioa jasan du, baina ez da gertatu hasierako txistukarian.
Zarrapotegi argia da, bere azken elementua -tegi atzizkia da eta oinarrikoa zarrapo hitza litzateke:
3 zarrapo.
(Lar?H).
"Rana" Lar.
(G-to, AN-olza-gulina) Ref.: Bon-Ond 144; EI 366.
Sapo. Cf. VocNav: "Zarrapo, sapo o escuerzo (V. de Roncal, Lumbier, Aóiz, Viana, Aibar, Améscoa)".
Toponimoen etimologia zuzena bada, zarraporen erabil-eremua Arabara ere hedatuko zen, euskararen erdiko alde zabalean ezaguna izan zelako. Bide batez, toponimoen lekuko zaharrena hitz honen lehenengo lekukoen artean dago.

miércoles, 5 de agosto de 2026

Sautua eta Zautua toponimoak

 Sautua dago bi lurraldetan, Arabako Amurrion iturburua, iturria da. Bizkaiko Elorrion aurkintza, alderdia da.
Zautua da Arabako Harana udalerriko basoa.
Toponimo hauek deiturak ere bihurtu ziren eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Sautua deituraren lekukoak ugariak dira, XVI. mendearen erdialdetik:

Lekuko gehienak Orozko aldekoak dira eta horrek esan nahi du inguru horretan bazela beste Sautua toponimo bat.
Zautua deituraren lekukoak beranduagokoak dira eta askoz gutxiago, lau lekuko besterik ez:
Bizkaiko lekuko hauek anomalia dira, Sautua deituratik jaioak, ziurrenik txistukarien neutralizazioaren eraginez. Arabako toponimoaren lekuko zaharrik ez dagoenez ezin jakin neutralizazioaren ondorioa den, baina hala ematen du. Bide batez Sautua toponimoaz gain Saitua toponimoa ere bada, aurrekotik sortua, Zautua bezala. Euskal Herri gehienean zaldu hitza erabili zen, jatorri berekoa, saltus latinaren ondorengoak biak, baina sartaldekoa berriagoa litzateke, bokalismoak hala salatzen duelako, Mitxelenak adierazi bezala.

lunes, 3 de agosto de 2026

Motxobe toponimoa

 Egun, Arratzuko udalerrian Motxobebekoa eta Motxobegoikoa baserriak daude. Motxoberen lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk daude XVI. eta XVII. mendeetan:

Motxobe toponimoan bi elementu izango genituzke, bukaeran -be dago, behe hitzaren alomorfoa atzizki erabileran. Aurreko aldea geratzen da, motxo hitza izan liteke:
motxo.
1. "Mocho" Añ.
2. (V-oroz ap. EAEL 211).
Corto.
Hitzaren lekukotza ez da handia, baina zalantza handirik gabe susma liteke honek ere elementu bat baino gehiago dituela, motz hitzetik abiatuz. Motx aldaera txikigarria ere bada:
MOTX .
(Forma con palat. expresiva).
A) (Adj.).
a) (gral.; Ht VocGr 343, Dv, H; mutx S) Ref.: A; EI 141; Etxba Eib; Iz Als ( azkazal ); EAEL 211; Elexp Berg .
Corto; de corta estatura. " Galtza motxak, culotte d'homme" Dv. " Jauzi motxa, saut à pieds joints" Ib.. "Como diminutivo de motz, tiene todas las acepciones de esta palabra con la significación naturalmente restringida" A. " Azkazal motxak, las uñas cortas" Iz Als.
Motx aldaerari -o atzizkia gehitu zitzaion, bilakaera hau ezaguna da nahiz eta oso ohikoa ez izan. Horrela, motxo sortu zen, zakarro hitza zakar hitzetik sortu zen bezala.
Beraz, Motxo izango zen pertsona baten izengoitia eta -be atzizkia, berea zen lurra azaltzeko erabili zuten.