Larretin da Zizurkilgo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
LARTIN (prop.)Zizurkilgo baserriak liburuan informazio ugari dago, 219.-222. orrialdeetan. Hasieran informazio etimologikoa eta lekukotza ematen dute, laburki bada ere:
EtimologiaLekuko hauetaz gain, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak eskuratu dira:Lekukotzarekin bukatzeko, XV. mendeko beste lekuko bat dago Iago Irixoaren Pasaia: orígenes liburuan, 29. or.: Jaumot de Larritain, 1497. urtekoa.
Ez dago oso garbi izenaren jatorria zein den, agian erroa larre (zelai, belardi) izan daiteke. Hainbat modutara agertzen da aipatuta: Larritayn (1475); Larriten (1618); Larritin (1877). Herrian ezaguna da Lartin izenaz ere.
Aldaera batzuk dituen arren, jatorrizkoa Larritain litzateke eta beste guztiak, izen horretatik sortutakoak: Larriten, Larritin, Larretin eta Lartin.
Etimologian sartuz, oinarria ezin izan larre, lekuko zaharrenetako bigarren bokala /i/ delako, gainera, azaldu gabe geratzen da azken zatia. Sarrera honetan beste zerbait proposatuko dugu, bukaeran -ain atzizkia dago, nahiko ugaria Nafarroa aldean, nahiz eta beste lurraldeetan ere aurkitu ahal. Oinarrian antroponimo bat izan ohi da eta egokiena Larriti litzateke. Erdi Aroan antroponimo ez oso zabaldua zen baina lekuko gutxi batzuk utzi ditu, Larritizabal toponimoa bezala, blog honetan aztertua. Azken hau Errioxakoa zen eta Gipuzkoan ere ezaguna izan zen, Larretin toponimoa lekuko.