Deba herriko deitura hau XVI. mendeko lekuko batzuen bitartez ezaguna da. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekukotza ez handia aurkitu da, lekuko guztiak XVI. mendeko bigarren erdikoak dira eta guztiak Deba herrikoak:
Deitura hori toponimo batetik sortua da, euskal jatorriko deitura gehienak bezala, baina ez da egun horrelakorik aurkitzen. Deiturak berak oso esparru kronologiko mugatua erakusten du eta beharbada ez zen aurkitutako urte tartetik luzarora iraun. Deitura toponimo batetik sortu eta izen horrek bi elementu izango zituen, oinarrian Deba herri izena eta bukaeran bide, tarteko /b/ galdurik, Olaide toponimoan bezala. Beharbada oinarrian /b/ izateak lagunduko zuen galera horretan. Toponimoa Deba inguruan izango zen eta jatorriz *Debabide izango zen, nahiz eta egun zehatzago kokatzerik ezin izan.lunes, 29 de junio de 2026
miércoles, 24 de junio de 2026
Lapatzandegi toponimoa
Lapatzandegi da Donostiako baserri bat eta erreka bat. Hiri berean Lapatzandegiberri baserria dago, baina izen lehenetsia Martintxoenea da. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat berdina da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:
LAPATZANDEGI (prop.)Donostiako toponimia bilketa lanean lekuko ugari daude, zaharrenak XIX. mendekoak dira:
LAPATZANDEGI: Lapazandegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Lapazandegui (1850, manantial, Madoz, 182 orr.), Lapazandegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Lapazandégui (48) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Lapazandegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 67 orr.), Lapazandegui (1885, caserío, D.U.A.-D-9-II-1960-6); Lapatzandegi, Lapatzandei (1989, D.U.T.B.). 64-6-3, m. I-2.Toponimoaren bukaeran -tegi atzizkia dago, sudurkari atzean egotean atzizkiaren hasierako herskaria ahostundu da. Aztertzeko geratzen da lapatzan- eta hor lapaitz hitza egon daiteke, lapatz aldaerarekin. Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan hitza agertzen da eta toponimoaren interpretaziorako gakoa izan daitekeen toponimoa aipatzen du:Toponimoaren hasiera eta bukaera azaldurik daude, baina tartean -an- dago eta horrek gogorarazten du Lapatzaran toponimoa. Donostiako toponimoa hasieran izango zen *Lapatzarandegi eta gero bokal arteko dardarkaria galdu zen eta bokal berdinak batu. Aipatutako Linazarasororen liburuan lapatz + haran egitura osoa dago, Martires ballaran, Azkoitia:
LAPAZARAN (col.)Lapatzandegi toponimoan laburketa bat gertatuko zen eta bilakaera bera Lizarlan toponimoan izan zitekeen, *Lizarraran jatorrizko batetik.
lunes, 22 de junio de 2026
Arrikibar toponimoa
Arrikibar da Arabako Aiarako aurkintza bat, baita ere Zeanuriko baserri bat. Izendegi ofizialeko Zeanuriko lekukoak XVII. mendekoak dira, Arriquibar (1617, 1671), geroko lekukoetan ez dago ezberdintasunik. Arabako toponimoaren lekukotza oso berria da, XX. mendearen bukaerakoa eta hiru aldaera daude: Arrikibar, Alikibar eta Likibar (1990). Azken biak Arrikibar izenetik sortu zitezkeen, lehenik Alikibar sortuko zen dardarkarien disimilazioagatik eta gero, aferesia gertatu eta Likibar agertu zen.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Arriquibar [N, TO]Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mende hasieratik lekukoak daude, egun dagoen izen bera dutela:Arrikibar toponimoa aztertzeko, bi elementu antzematen dira, harri eta ibar izenak, baina tartean kontsonante bat dago, /k/ herskaria. Auñamendi entziklopediaren arabera, Arrikibar toponimoaren tarteko elementua -ki atzizkia da:
Arriquibar (el molino de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (el molino en el varrio de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa azesoria a la de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Alzuaga (cofradia de)], Ceanuri 18.1799, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Arsuaga y Ocerinburu (cofradia de)], Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa en el barrio de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la casa en el barrio de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la ferreria corriente de) [Arzuaga (cofradia de)], Ceanuri, a.1796, FogVizcayaMs.
Arriquibar (la ferreria de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar+) (Gabriel de Aspe administrador de la ferreria de) [Asterria (varrio de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arriquibar_de_Guinea (la casa de) [Arzuaga (varrio y cofradia de)], Ceanuri, a.1745, FogVizcayaMs.
Arrikibar. Apellido vasco.Egitura hori aski bitxia da eta beharbada beste azalbide bat lehenestekoa da eta agian jatorrizko izenetik bi aldaketa gertatu dira. Horrela, toponimo osoa azalduko litzateke. Hasteko, beharbada deigarriena da metatesi bat antzematea, k-rr > rr-k. Beraz, hasieran bi elementu izango ziren, aker eta ibar izenak eta orduan *Akerribar sortuko zen. Gero, dardarkari bikoitza izateagatik, lehenengoa aldendu zen, metatesi bat gertatuz: *Arrekibar. Azkenik, bigarren silabako bokala aldatu zen, agian hurrengoaren eraginez, baina ezin da alde batera utzi orduan hasieran (h)arri izango zela. Laburbilduz, aker eta ibar hitzekin sortutako *Akerribar jatorrizkoaren dardarkari bikoitza saihesteko *Arrekibar sortuko zen eta ondoren, agian herri etimologiagatik Arrikibar jaioa zen. Aurreko egoeren lekukorik ez dago eta ziurrenik ez da agertuko baina horrela toponimo osoa guztiz azalduko litzateke.
Etimologia
Ver ARRI (3), KI, IBAR (5).
viernes, 19 de junio de 2026
Menendo antroponimoaren lekuko toponimikoak
Erdi Aroko antroponimian sarrera handia izan zuen germaniar jatorrikoa, tartean Menendo, hau zen Ermenegildo, Ermegildus antroponimoaren hipokoristikoa. Euskal Herrian, dirudienez, ez du lekuko antroponimikorik utzi, baina toponimian aztarrena utzi omen du, lurraldearen sartaldean:
1. Menerdo, Arabako Aiaraldean. Antroponimoa toponimo bihurtuko zen, beste elementurik gabe.
2. Menerdiga, hau ere Arabako Aiaraldekoa, Menerdotik hurbil. Antroponimoaz gain, -ika atzizkia egon daiteke, erromantzezko bilakaera jasanez.
3. Mendeika eta Menderika, Urduñakoak, Aiaraldeko mugan. Bi toponimoak nahiko hurbil daude eta, ziurrenik, toponimo beraren bi aldaera dira. Menerdiga toponimoaren elementu berberak dituzte, baina euskarazko bilakaera jasan dute.
4. Mendrika, Baztango toponimoa, Nafarroan. Mendeika eta Menderika toponimoen elementu berberak omen daude, baina toponimoaren kokapena oso ezohikoa da eta horrek zalantzazko bihurtzen du.
5. Mendiritxaga, Bizkaiko bi toponimo dira. Bukaeran -aga atzizkia dago eta aurrean *Menenditz bezalakoa izan liteke, Menendoren patronimikoaren elementu berberekin.
6. Belendiz, Bizkaiko toponimoa. Mendiritxaga bezala, *Menendi(t)z bezalako batetik sortua eta ondoren aldatua.
7. Mendexa, Bizkaikoa. Mendiritxaga toponimoaren antzekoa da, *Menendi(t)z oinarria litzateke eta ondoren artikulua. Azken bi toponimoetan i(t)z > (t)x bilakaera gertatu zen, euskararen sartaldeko ezaugarri bat.
Toponimoak zazpi edo zortzi dira, Mendeika eta Menderika toponimoak zenbatzearen arabera. Mendrika izan ezik, beste guztiak euskararen sartaldean daude. Lehenago batu ez izanaren arrazoia izan liteke gertatutako aldaketak, oso nabarmena metatesia izan zen, toponimo gehienetan gertatua, n-nd > nd-n, Mendeika, Menderika, Mendrika, Mendiritxaga eta Mendexa toponimoetan.
Beste aldaketa nagusia izan zen bokal arteko sudurkariari gertatutakoa, gehienetan aldatu zelako. Sudurkarien disimilazioek bi ondorio ekarri zituen, batetik n-n > n-r, Menerdo, Menerdiga, Menderika, Mendrika eta Mendiritxaga toponimoetan. Beste disimilazio bat izan zen n-n > l-n, Belendiz toponimoan. Azkenik, beste toponimo multzo batean bokal arteko sudurkari hori galdu zen, Mendeika eta Mendexa toponimoetan.
Hauetaz gain, beste aldaketa fonetiko batzuk izan ziren, bokal arteko herskari ahoskabeen ahostuntzea, erdarazko fenomenoa, Menerdiga toponimoan. Beste aldaketa bat, toponimo bakarrari gertatua, sinkoparena, Mendrika toponimoan. Hiperzuzenketa, Belendiz toponimoari gertatuko zitzaion, *Melendiz jatorrizko batetik.
Azkenik, i(t)z > (t)x bilakaera, Mendiritxaga eta Mendexa toponimoetan.
Sarrera hauetan aurkeztutako lotura etimologikoak zuzenak badira, Menendo antroponimoak utzitako aztarrena ez da txikia izan. Gainera, nabarmendu nahi dugu lekuko antroponimikorik ez dagoela, beraz, Erdi Aroko euskal antroponimiaren ezagutzan hutsune handiak daude eta kanpoko antroponimiaren beharra dagoela ahalik eta hutsune gutxiago geratzeko.
jueves, 18 de junio de 2026
Mendexa toponimoa
Mendexa, gaztelaniaz Mendeja, Bizkaiko udalerri bat da. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Mendexa toponimoaren gaineko informazioa dago, lekukotza XIV. mendean hasten da:
mendesa (1338/09/12)XVII. eta XVIII. mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
mendexa (1384/03/28)
mendexa (1482/01/08-09)
Mendeja [N, TO]Hala ere, lekuko zaharrenak Toponimia medieval en el País Vasco bilketa liburuetan egon daitezke, XI. mendeko hiru lekuko agertzen direlako:
Mendeja (Ygnazio de Aquerregui uezino de) [Alttamira (la casa de)], Bedarona, a.1796, FogVizcayaMs.
Mendeja (la casa de), Mundaca, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (la caseria de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendeja (la cassa de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendexa (la casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Mendeja [N, NO]
Mendeja (Joseph de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (Joseph de) [Arranegui (segunda barriada de)], Lequeytio, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (Joseph de) [Ycuza_Recalde (la cassa de) (pr.n.res)], Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (ynquilino) (Basilio de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendeja viuda (ynquilino) (Cathalina de), Lequeitio, a.1745, FogVizcayaMs.
MENTEISA, MENTIEIZA. MENDEJA. BHiru lekuko eta bi grafia daude, Menteisa eta Mentieiza. Transkribapenak nahiko zaharrak dira eta gerta liteke guztiz zuzenak ez izatea. Dena den, Mendexa toponimoarekin lotzeko oztopo nagusia /t/ izan daiteke, baina ziurrenik hiperzuzenketa gertatuko zen, jakinik joera dagoela sudurkari atzeko herskari ahoskabeak ahostuntzeko, eskribauek berreskuratuko zituzten inoiz izan ez diren herskari horiek. Ziurra da lekuko hauek azterketa sakonagoa merezi dutela, baina funtsean, *Mendeiza bezalako toponimo bat islatuko lukete eta XI. eta XIV. mendeen artean iz > x bilakaera gertatuko zen, Mendiritxaga toponimoan gertatutako aldaketa bera.
S. GONSALVO MONNIOZ DE MARGARITA CONFIRMAT. S. SANCIO DIDAZ DE MENTEISA CONFIRMAT.
BALPARDA: VIZCAYA Y SUS FUEROS, VOL. 2, PAG. 284, AÑO: 1087.
“DON. EN ERMENDICA AL MON. DE ORSARES POR Dª LEGUNCIA MUÑOZ DE ORSARES. COG”.
NOMINACION:
SENNOR DEDACO AZENARIZ DE MENTEISA CONFIRMAT.
LLORENTE: NOTICIAS HISTORICAS, VOL. 3, PAG. 448, AÑO: 1087.
“DONACION DE BIENES EN ERMENDICA Y LECIÑANA AL MON. DE STA. MARIA DE ORSARES”.
NOMINACION:
SENIOR DIDACI AZENARIZ DE MENTIEIZA FIDIATOR.
SERRANO: C. S. MILLAN, VOL. 0, PAG. 269, AÑO: 1087.
“LA NOBLE LEGUNTIA MUÑOZ HACE DONACION AL MON. DE STA. MARIA DE ORSARES DE UNA CASA CON SUS DEPENDENCIAS”.
NOMINACION:
Azterketa etimologikoari dagokionez, azken bokala artikulua izan daiteke eta hori kenduz, *Mendeiz geratuko litzateke eta bukaeran -iz atzizkia genuke, Euskal Herriko toponimo ugaritan dagoena eta patronimiko erabilera ere izan zuena. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian Menendoren patronimikoen artean Menendiz aipatzen du, beste askoren artean. Menendiz > *Mendeiz bilakaeran bi aldaketa izan ziren, batetik metatesia da, n-nd > nd-n, Menendo antroponimoaren ondorengo toponimiko batzuetan dagoena, Mendiritxaga toponimoan bezala. Bestea, bokal arteko sudurkaria galdu zen, bilakaera ezaguna euskararen historian, X. mendean baino lehenagokoa. Mendiritxaga toponimoan aipatutako sudurkaria ez zen galdu, dardarkari batek ordezkatu zuelako. Beste ezberdintasun bat txistukariei dagokie, batean frikaria zelako eta bestean afrikatua.
Laburtuz, Menendo antroponimotik *Menendiz sortu zen eta aldaketa batzuen ondoren Mendexa izena hartu zuen.
martes, 16 de junio de 2026
Belendiz toponimoa
Belendiz da Arratzuko auzoa, Busturialdean. Askotan Zabala auzoarekin bat eginik agertzen da, Zabala-Belendiz izena erabiliz.
Toponimo honen lekuko zaharrenak XV. mende hasierakoak dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Belendiz izena:
belendis (1407)Toponimoaren lekuko gehiago agertzen badira ere, ez dago aipatzeko ezberdintasunik, bukaerako txistukariari dagokionaz gain.
belendiz, martin galindez de (1418/07/15 [1785])
velendis (1452)...
Etimologiari dagokionez, Julio Caro Barojarena da kontuan hartzekoa, bere Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina liburuko 103. or:
En Vizcaya los nombres de pueblos o barriadas semejantes abundan: «Ajanguiz », «Albiz», «Anguiz», «Apraiz», «Arraiz», «Belendiz», «Berriz», «Besanguiz», «Biañez», «Duruguiz», «Fruniz», «Galdiz», «Gamiz», «Gazteiz», «Gauteguiz», «Gorliz», «Guereguiz», «Guerricaiz», «Idoguiliz», «Lauquiniz», «Leconiz», «Lemoniz», «Leniz», «Navarnizi», «Ondiz», «Otañez» «Terleguiz», «Urduliz», «Zangroniz». De «Allianicus», «Albicus», «Anguicus», «Apricus», «Arraicus» o «Arraeicus», «Belendicus», «Verricus», «Vianicus», «Furunicus», «Galdicus», «Gamicus», «Gorlicus», «Laucinicus», «Laecconicus», «Lemonicus», «Lenicus»... Muchos de estos nombres son romanos. «Allianus», «Albicus», «Furius», «Gautius» «Laucius» (y «Laucinus») y «Laecus» están documentados. De otros nombres ya hablamos antes: así «Apraiz», de «Apraicus», ostenta el mismo nombre personal que «Apricano» y «Aperregui»; «Lemoniz», el mismo que «Lemona», etc.Hurrengo orrialdean Belendizen etimologiaz aipu bat dago, 104. or.:
Alguno es indígena. Por ejemplo, Belendicus puede relacionarse con el de «portus Blendium» de Cantabria (11), así como con el nombre que surge en una inscripción de Eguilaz en que se lee «Amba[t]us Plend[i] f. an(norum) XXX h. s. e.» (12). «Plend[i]» puede también compararse con el tribual de «pelendones», pueblo celtibérico (13). El nombre «Blendius» es céltico y todos estos otros también lo deben ser (14). En un capítulo posterior desarrollaremos todo lo referente a la onomástica personal indígena que entra en los nombres de pueblo, así como a los datos concretos recogidos del material epigráfico del N. de España y S. de Francia. En el caso de «Belendiz» notemos que con relación a los otros nombres comparados con él ha podido ocurrir la epéntesis de vocal que ya se ha señalado como frecuente en el vasco en su trato de palabras latinas.Mitxelenak aipatu zuen iritzi hori bere Apellidos vascos liburuan, baita bere Introducción fonética a la onomástica vasca lanean ere.
_______
(11) Plinio, Y. H., IV, 111. «Blendea» es nombre femenino en inscripción de Ginzo de Limia, Navascués, Nuevo epígrafe romano de Galicia en Archivo español de Arqueología, 42 (1941), pág. 222.
(12) C. 1. L., II, 2948.
(13) Ptolomeo, II, 6, 53; Plinio, Y. H., III, 26.
(14) En Aquitania encontramos el pueblo de los «Belendi», citado por Plinio, N. H., IV, 108: «bél-éno-s» es, según D’Arbois de Jubainvile, brillante, resplandeciente, ardiente»: Holder, Alt Celtischer Sprachschatz, 1, col. 370. Es importantísimo señalar que en un epígrafe de Azaila aparece BE-L-E-N-O-S en escritura ibérica.
Analisi horrek badu zailtasun bat, hasierako multzoa, bl- edo pl-, euskara zaharrean galtzen zen, horrela azaltzen du Mitxelenak bere Fonética histórica vasca tesian, 437. or.:
En préstamos el grupo se ha evitado de dos maneras:Beraz, litekeena da hasierako multzoa desegitea eta hasieran albokoa geratzea. Horregatik, bestelako hurbilketa bat egingo da sarrera honetan. Toponimoan, -iz atzizkiaz gain, Menendo antroponimoa izango zen. Hemen aurkeztutako etimologia zuzentzat hartzeko, hainbat aldaketa gertatuko ziren, hasiera kontuan hartuz. Hasteko, Bizkaiko toponimoan albokoa dago, hori euskaraz gerta zitekeen, sudurkari disimilazio baten ondorengoa izanik, edo, Melendo bezalako aldaera batetik jasoz. Aldaketa bitxiena hasierako kontsonanteari dagokio, jatorrian /m/ zena /b/ bezala egokitu zen. Ezaguna da euskaraz b-n > m-n bezalako asimilazioa eta, beharbada, hiperzuzenketa gertatu zen, jatorrizko *Melendiz batetik hasierako fonema asimilazio baten ondoriotzat hartuz, gertatu ez zen aldaketa zuzendu zuten, Belendiz sortuz. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian Menendoren patronimikoen artean Melendiz aipatzen du, beste askoren artean.
(1) por simplificación, con pérdida de la oclusiva, (2) intercalando entre las consonantes una vocal anaptíctica. Ninguno de ambos procedimientos se ha aplicado radicalmente, por lo que el número de grupos del tipo pl, pr es cada vez mayor en el vasco histórico.
En inicial es frecuente pl > l: or. laket (da) 'se complace' < lat. placet, como landatu 'plantado', guip. vizc. langa 'traviesa, tranca' 'puerta rústica' < planca, vizc. lau 'llano' < planus (cf. Ax. plaundu 'arrasado', Oih. deblauki 'resueltamente', lit. 'de plano'), como luma (sul. lü'ma) 'pluma'. Cf., de fl-, lore (no sul.) 'flor' (6), guip. lab. vizc. lama 'ardor, llama'.
[...]
De oclusiva sonora más l: a.-nav. beleta 'acelga' (en Cinco Villas pleta), mer. olata 'oblada, bodigo', or. loria 'gloria', ant. erregela 'regla',
lunes, 15 de junio de 2026
Mendiritxaga toponimoa
Mendiritxaga da Bizkaiko bi baserriren izena, bata Arrietan, bestea Busturian. Bi toponimoen lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mendirichaga [N, TO]Menderitxaga eta Mendiritxaga aldaerez gain, Mendeletxaga ere agertzen da liburu berean:
Menderichaga (la casa de), Busturia, a.1745, FogVizcayaMs.
Menderichaga (la caseria de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la casa de), Arrieta, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
-/Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la caseria de), Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendirichaga [N, NO]
Menderichaga (Juan de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Menderichaga (Lucas de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (Dom(ing)o? de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (Domingo de) [Mendirichaga (la caseria de)], Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs....
Mendelechaga [N, TO]Toponimoak deitura ere bihurtu ziren eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVII. mendearen erdialdetik lekukoak badira:Menderitxaga aldaera ere agertzen da deitura erabileran, garai berean:Toponimoaren azterketa etimologikorako Menderitxaga aldaera esanguratsua da, egungo izenean bokal asimilazioa gertatuko zelako, e-i > i-i. Hala izan bazen, Menderitxaga abiaburua da. Bukaeran -aga atzizkia dago eta aurrekoan -i(t)z atzizkia dago, sartaldeko euskaren sabaikaritzea jasan zuena, beraz, *Menderitz berreraikiko genuke. Honek Mendeika eta Menderika toponimoak gogorarazten ditu eta hauek Menendo antroponimotik sortuak dira. *Menendiz toponimoa ala patronimimoa abiatuz, metatesia gertatu zen eta sudurkarien disimilazioa: n-nd > nd-n eta n-n > n-r, azken bilakaera Menerdo toponimoan bezala.
Mendelechaga (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.
viernes, 12 de junio de 2026
Mendrika toponimoa
Mendrika da Lekarozko aurkintza bat. Lekuko zaharrenak XVIII. mendearen hasierakoak dira:
mendrica (1702)Azken lekukoa da ahozkoa, antza denez i-a > i-e bilakaera gertatu da. Azterketa etimologikoa egiteko aipatu behar da Mendeika eta Menderika toponimoekiko antza. Izan ere, *Menderika > Mendrika bilakaera ontzat hartzekoa litzateke. Baina arazo toponimoaren kokapenean dago, -ika atzizkiaren eremua sartaldekoa da, Arabako eta Bizkaiko sartaldean. Hortik kanpoko lekukoak oso urriak dira, nahiz eta toponimo gutxi batzuk izan. Nafarroan Zabaldika dago, Esteribarko kontzejua, baita Zuñiga ere. Azken toponimo honek lekuko zaharrenetan Beztunica, Buztunica daude, bilakaera erromantzezkoa jasan zuelako, Menerdiga toponimoa bezala.
mendiricagaña (1709)
mendrique (sic) (1894)
mendrika (1998)
mendríke (1992-1999)
Beraz, toponimo hau sartaldean izanez gero, etimologia argiagoa izan zezakeen, baina Nafarroan izanik, zalantzazko bihurtzen da. Beharbada handik eramandako toponimoa da eta ondoren sinkopa jasan zuen, egun duen izena eskuratuz.
jueves, 11 de junio de 2026
Mendeika eta Menderika toponimoak
Mendeika da Urduñako kontzeju bat. Gainera, toponimo eratorri batzuk ditu, Aquejelo-Mendeika bazter-auzoa, Arteaga-Mendeika bazter-auzoa, Elexalde edo La Iglesia-Mendeika biztanlegunea eta La Iglesia-Mendeika auzoa.
XVIII. mende bukaerakoa da Iturrizaren Historia General de Vizcaya liburuko aipua, II. liburuaren 22. orrialdean:
842.—Hay en Orduña y en las cuatro aldeas de su jurisdicción, que son Belandia, Lendoño de arriba, Lendoño de abajo y Mendeica, 226 fogueras de vecindario; las 173 en el casco de la ciudad; 294 casas parroquianas, las 66 extramuros y montañas y 228 intramuros...Mende beraren hasierako lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mendeica [N, TO]Lekuko zaharrenak aurkitzen dira Colección Documental del Archivo Municipal de Orduña (1511-1520), de la Junta de Ruazábal y de la Aldea de Belandia. Tomo II liburuan. XVI. mendeko lekuko bat dago, 47. agirian, 1506.-1527. urte tartean:
Mendeyca (Domingo de Calzada uezino y regidor del lugar de), Orduña, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeyca (calle de), Orduña, a.1704, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Mendeyca (la casa de) [San_Juan_del_Monte (uarrio de)], Orduña, a.1704, FogVizcayaMs.
Otrosy, con tanto que ningund vezino de las aldeas de la dicha çiudad, que son Belandias y Lendonnos (sic) de Suso y Lendonno de Yuso, Poça, Mendeyca e Aquexolo,Liburu berean beste lekuko batzuk daude XV. mende bukaerakoak, 52. agirian, 1491. urtekoan:
... e para de aqui adelante con los de las aldeas de las Velandias e Lendonno de Suso e Poça e Lendonno de Yuso e Arteaga e Mendeyca e Aquexolo...Bide batez, toponimo honen oso antzeko bat dago, oso hurbil, Menderika, Lendoñobeitiko aurkintza bat. Bilaketa egin da José Antonio González Salazarren Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala liburuan, 100.-101. orrialdeetan herrixka honetako toponimoen ahozko bilketa dago, baina ez da agertzen.
[...]
Primeramente, que los de las dichas Velandias e Lendonno de Suso e Poça e Lendonno de Yuso e Aquexolo e Arteaga e Mendeyca ayan de sacar e saquen cada anno su ganado a paçer a la syerra de Salbada...
XVIII. mendearen lekuko bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Menderica [N, TO]Lekuko hau, dena den, Mendeika toponimoaren aldaera izan daiteke. Hori dela eta, egun bi toponimo beregain daude, Mendeika eta Menderika, udalerri berean. Bi toponimoen arteko antzak salatzen du jatorri bakarra dagoela. Beharbada Mendeika > Menderika bilakaera gertatu zen, baina hori oso bitxia da. Bestela, bi izenak sortuko ziren beste izen zaharrago batetik.
Menderica (varrio de), Orduña, a.1745, FogVizcayaMs.
Azterketa etimologikoei dagokienez, bi aurkeztuko ditugu, lehena da P. Salaberriren Sobre el sufijo occidental –ika y otras cuestiones de toponimia vasca lanekoa, 156. or.:
6.18. Mendeika (barrio de Urduña, B)Azkena, Ander Rosen Apuntes críticos de onomástica vasca lanekoa, 22.-23. or.:
Poza (1587: 46) cita Mendeica entra las aldeas de Urduña. El antropónimo de base puede ser Ventenius que Solin y Solomies (1994: 201) dan como dudoso. De *(terra, villa) ventenica no hay ningún problema de evolución fonética para llegar a Mendeika (cf., en lo que concierne al cambio b- > m-, Mañueta, calle de Pamplona / Iruñea, de bañu ‘baño’ más sufijo –eta).
Sarrera honetako azterketa bestelakoa izango da. Hasteko, eskualde honetako beste toponimo bat aipatuko dugu, Menerdiga. Honen jatorria Menendo antroponimoan omen dago, Menerdo toponimoa ere utzi zuena, eskualde berean. Bi hauekiko ezberdintasuna agerikoa da, baina metatesi baten ondorengoak izan litezke, Mendeika eta Menderika. Menendo antroponimotik abiatuz, -ika atzizkiaren eransketa gertatu zen, Menerdiga toponimoan bezala, baina ondorengo bilakaera ezberdina izan zen, hasieran *Menendika sortuko zen eta ondoren metatesia gertatuko zen, *Mendenika sortuz. Aldaera honetatik aztergai diren bi toponimoak sortuko ziren, batean bokal arteko sudurkaria galduz, Mendeika, eta bestean disimilazioa ere gertatu zitekeen, Menerdo toponimoan bezala, n-n > n-r, Menderika sortuz. Horrela, aldaera zahar batetik egun diren bi toponimoak sortuko ziren. Menderika toponimorako ez da azalbide bakarra, agian Mendeikatik sortu zen, besterik gabe.
Mendeika zein Menderika toponimoetarako eman den azalbidea zuzena bada, bi toponimo hauek eta Menerdiga toponimoak jatorri bera dute, baina azken honek erdal eragina jasan zuen eta besteek euskararenak. Izan ere, hiru toponimoen artean kilometro gutxi daude, agian hasieran toponimo handi bat zen, gerora zatitu zena. Menerdiga, Gaztelaren mugan izanik, gaztelaniaren eragina jasan zuen, beste biak, euskal eremuan zeuden eta euskaren bilakaera izan zuten. Azkenik, 2004. urteko Bizkaiko gida Kartografikoan agertzen dira aztertutako bi toponimoak, goiko aldean, eskuinean, Mendeika dago eta behekoan Menderika:
miércoles, 10 de junio de 2026
Menerdiga toponimoa
Menerdiga da Madariako aurkintza bat, Aiaraldean, Araban. Toponimo eratorri batzuk daude, Menerdigako lepoa, Agiñagan eta Menerdigako putzua eta Rasa de Menerdiga Madariako herrian.
XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
MENERDIGA, monte de Amurrio.XX. mendearen bukaerakoa da José Antonio González Salazarren Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala, 93. or.:
9. —Portillo de MenérdigaLiburu hau ahozko bilketaren lekukoekin osaturik dago eta, beraz, garaiko toponimiaren isla da.
10. —Menérdiga
16.—Pozo Menérdiga
17.—Rasa Menérdiga
Mende bereko beste bi lekuko, Federico de Barrenengoaren Onomastica de la Tierra de Ayala II liburuan, 204. or.:
MENERDIGA.—Monte en lo alto de la Sierra Salbada (1060 mts.), entre Ungino y Tologorri.Azken lekuko honek dauka XVI. mendeko beste lekuko baten aipua, 407.-408. or.:
MENERDIGA.—Portillo (1060 mts.).—«Edesde alli (desde la Lastra de Iturrigorria) baia la dha moxonera por el camino que llaman del carro hastta dar en un Pozo o lago seco, cerca de do dicen la Lastrilla o Lago de Turrigorria, que otros llaman de MENERDIGA, e alli en el dho lago o pozo seco se ponga ottro moxon» (Sentencia de 1573).Lekuko zaharrenak daude Colección Documental del Archivo Municipal de Orduña (1511-1520), de la Junta de Ruazábal y de la Aldea de Belandia. Tomo II liburuan. XVI. mendearen hasierakoa, 38. agirian, 1514. urtekoan:
... e asymismo por cabsa e razon de las pasadas de por los caminos de Dardoça e Sant Pedro de Veraça e sus enderredores, e del camino del Aro e Yturrigorria e Menerdaga e otros pasos que son debedados;Azkenik, lekuko zaharrena, XV. mendearen bukaerakoa, 52. agirian, 1491. urtekoan:
... çerca del paçer de las syerras e yxidos de la dicha çiudad, espeçialmente de la syerra de Salbada, de sobre Menerdega e de la syerra de çerca el bardojal de Goldecho e de otras partes...Lekuko gehienetan Menerdiga izena dugu, baina bi zaharrenetan beste bi izen daude, Menerdega eta Menerdaga. Menerdiga hartzen badugu beste aldaeren abiaburutzat, bokal asimilazioa gerta zitekeen, e-e-i-a > e-e-e-a > e-e-a-a. Gainera, Menerdiga aldaeraren lekuko zaharrena XVI. mendekoa ere bada. Horrek esan nahiko luke toponimoan ezegonkortasuna izan zitekeen, baina aipatutako bilakaerak ez ziren nagusitu.
Toponimoa azaltzeko arreta jarri behar dugu Aiarako beste toponimo batean, Menerdo toponimoan. Honetan Menendo antroponimoa bazegoen, honetan atzizki batekin agertzen zaigu, beharbada -ika atzizkiarekin. Hau latin jatorrikoa da, baina gerta liteke Erromatar Aroa eta gero erabilia izatea, -ain atzizkiarekin gertatu zen bezala. Beraz, Menendo + -ika > *Menendika > Menerdiga. Bi aldaketa gertatu ziren, batean sudurkari disimilazioa gertatu zen, Agiñagako toponimoan bezala. Bestean, bokal arteko herskari ahoskabea ahostundu zen, hau erromantzearen ezaugarria da. Gerora, aipatu diren beste asimilazioak izan ziren, baina ez zuten lortu aurrera egitea. Dena den, lekuko zaharragoak beharrezkoak dira, proposatu den bilakaera zuzena den erabaki ahal izateko.
lunes, 8 de junio de 2026
Menerdo toponimoa
Menerdo dago Agiñagako bi toponimotan, Menerdo hegala eta Menerdo gailurra. Lekukoak XX. mendearen bukaerakoak dira eta ez dute aldaketarik erakusten. Joan den mendeko beste lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
MENERDO, monte de Madaria.Hala ere, askoz lekuko zaharrago bat dago Federico de Barrenengoaren Onomástica de la Tierra de Ayala, II. liburuan,, 186. or.:
MENERDO.—Heredad.—Monte: E. arroyo de la Peña, O. jurisdicción de Madaria.—Robledal y hayal.—Debió haber antiguamente barrio o caserío de este nombre, pues hubo apellido igual (1114).—Al Sur de Mamukio.Datua zuzena bada, toponimoa XII. mendetik ezaguna da eta aldatu gabea da. Laburbilduz, izen bakarra dugu, azken 900 urteetan iraun duena. Toponimoa azaltzeko aldaketa bakar bat beharrezkoa da, sudurkari disimilazio bat, hau da, n-r egitura hau izan daiteke disimilazio baten ondorengoa eta aurreko egoerara itzuliz, *Menendo eskuratuko genuke. Hau antroponimo bat zen, germaniar jatorrikoa eta Ermenegildo, Ermegildus antroponimoaren hipokoristikoa. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian informazio oso interesgarria du antroponimo honetaz, 458.-459. orrialdeetan. Antroponimoa Asturiasen ezaguna izan zen Erdi Aroan eta baita ere Galizian. Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian ere badira Menendoren lekukoak, s. v. Menendus.
viernes, 5 de junio de 2026
Motxorro toponimoa
Motxorro da Legazpiko baserri bat, toponimo eratorria du, Motxorrokaxeta etxea. Izendegi ofizialeko baserriaren leuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, Mochorro (1857).
XX. mendeko bigarren erdialdeko beste lekuko bat dago, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
MOTXORRO (3 viv.) (prop.)Orotariko Euskal Hiztegian badago hitz homofono bat, motxorro izena:
motxorro.Ezin da baztertu hitz hori izatea Legazpiko toponimoan dagoena, baina sarrera honetan beste azalbide bat proposatuko dugu; izan ere, Motxorro izengoitia aipatzen da P. Salaberriren Euskal deiturategia: patronimia liburuan, 219. or.:Legazpiko baserriaren izenak erakusten digu izengoiti hori Gipuzkoara heldu zela. Azalbide hau lehenesten dugu jakina delako etxe izenetan oso ohikoak direla jabeen izena edo izengoitiak izatea.
" Motxorrua, el montoncito piramidal de haces de trigo (G-to)" Iz To.
Justaenea toponimoa
Justaenea da Alegiako baserri bat, Gipuzkoan. Lekuko gehiagorik ez da aurkitu, ez zahar, ez berri.
Toponimoaren lekuko bakar honetan oinarri harturik, hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian antroponimo bat, emakumezkoa, Justa. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Justaren lekukotza zaharra da, XVI. mendearen hasieratik, hau da, mota horretako agiriak daudenetik, lekuko ugari daude, gehienak Arabakoak:
Antroponimo honen gizonezko aldaera Justo edo Justu izango zen eta lekuko bat Justubaso toponimoa da. Sarrera horretan Justu antroponimoaren informazio gehiago dago.
miércoles, 3 de junio de 2026
Txantonena toponimoa
Txantonena da Oñatiko baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat berdina da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:
TXANTONENA (prop.)Toponimo honetan, beste etxe izen askotan bezala, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian, Txanton genuke, Errenteriako Txantonekoa toponimoan dagoen bera. Honetarako aipatu genuen Anton antroponimotik sortua zela. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada, 58. or.:
Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).Beraz, gutxienez hiru toponimotan dugu Txanton hipokoristikoa, blog honetan aztertutako Txantonsolo toponimoa gehituz gero.
Agizano toponimoa
equizanogoena (1704)Urte gutxitara herskari ahostuna agertzen hasten da:
equizano celaia (1704)
equizano barrena (1704)
eguizano celaia (1713)XIX. mende bukaeran egun duen izena dago, baina beste aldaera batzuk ere agertzen dira:
eguizano zarrera (1716)
aguizano (1894)Bilakera ezohikoa du, baina kontuan izanik lekuko zaharrenetako batasuna, bilakaera horrela izan zitekeen: Ekizano > Egizano > Agizano.
arizano (1894)
eguizano (1894)
Etimologiarekin hasiz, aukera bat izan liteke pentsatzea bukaeran -ano atzizkia dagoela, baina toponimo txikia da eta lekukoetan inoiz ez da agertu sudurkari gabeko aldaerarik. Hori dela eta, beste aukera bat dago, -no atzizki txikigarria. Hala bazen, oinarrian *ekitza genuke. Izan ere, Nafarroan badira Ekiza toponimoak, Artzibarko Ekiza, Labaiengo Ekiza, eta toponimo eratorri gehiago. Toponimo hauetako sarreran Ekiza eta Eguzkitza berdintzen dituzte, beraz, batzuen oinarrian eguzki dago eta besteetan eki dago. Egun hitz honen erabil-eremua txikia da, baina lekuko toponimikoek erakusten digute lehenagoko egoera ezberdina zela, eki hedatuago zegoela.
Gipuzkoan, Eguzkitza toponimoak behin eta berriz agertzen dira, lurralde horretan jaun eta jabe dira, baina Nafarroan, nabaria denez, egoera bestelakoa zen.
lunes, 1 de junio de 2026
Zorrostarria toponimoa
Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
ZORROSTARRIA, 1540, mojonera de Loquiz-Contrasta.Lekukoaren data oso goiztiarra da, XVI. mendearen erdialdekoa eta toponimoaren analisiak ez du zailtasunik, zorroztarri hitz elkartua dagoelako eta artikulua bukaeran. Lekuko toponimiko hau ez da bakarra hitz honekin, Zorrostarriaga eta Zorrotzarrieta toponimoak ere daudelako. Azken honetan zorrotzarri aldaera erabilia izan zen. Beraz Arabako eta Bizkaiko toponimoetan zorroztarri agertzen da eta Gipuzkoakoan zorrotzarri.