Mostrando entradas con la etiqueta Ezkerekotxa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ezkerekotxa. Mostrar todas las entradas

viernes, 31 de mayo de 2024

Ezkerekotxa toponimoa

 Ezkerekotxa da Arabako herri bat, Iruraitz-Gaunako udalerrikoa. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazioa dago toponimo honi buruz eta azterketa etimologikorako ezinbestekoa, lekukoak, zaharrak eta berriak, eta etimologi saio batzuk. Horrela, Ezkerekotxaren lekuko zaharrenak XIII. mendekoak lirateke:

ezcaracocha (1257)
don sancio de eçquerecocha (1275 k.)
sancho roys de esquerecocha (1320)
Azterketa etimologikoari dagokionez, aipatzekoa da P. Salaberriren Araba / Álava: los nombres de nuestros pueblos liburukoa:

Berriagoa da V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Álava, complementarias a la obra "Álava / Araba. Los nombres de nuestros pueblos" (2015) de P. Salaberri laneko ohar laburra:

Toponimoaren lekuko zaharrenak mende bat lehenagokoak dira, Toponimia Medieval en el País Vasco. Letras B-G liburuan jasoak:
ESCARAGOIZA, ESCHERECOZA, ESKERECOCIA. ESQUERECOCHA. A

TESTES FUERUNT [...] ET SENIOR GUNDESALUO VEILIZ DE ESCARAGOIZA ET SENIOR FORTUNIO GONSALVO DE SANCTO MARTINO.
BALPARDA: VIZCAYA Y SUS FUEROS, VOL. 2, PAG. 230, AÑO: 1105.
“DON. DE SENIOR MUNIO ALBARO”.
NOMINACION:

TESTES FUERUNT: DOMPNO URRACHA EXAMENOIZ, ET FILIO SUA DOMPNA GOTO DIDEIZ, ET SENIOR GONDESALVO VELIZ DE ESCARAGOIZA.
MARTIN DUQUE: D. M. LEIRE, VOL. 0, PAG. 315, AÑO: 1110.
“MUNIO ALBARO RECONOCE QUE SU PADRE Y SU MADRE DIERON A S. SALVADOR
DE LEIRE EL MON. DE S. MIGUEL DE RIPA”.
NOMINACION:

ET SUNT FIDIATORES GONSALVO BEILIZ DE ESCHERECOZA.
LLORENTE: NOTICIAS HISTÓRICAS, VOL. 3, PAG. 408, AÑO: 1071.
“DONACION DEL MON. DE SOLOAGA, Y DE UNOS SOLARES EN URTUPIANA”.
NOMINACION:

SENIOR BEILA GONSALVEZ DE ESKERECOCIA.
LLORENTE: NOTICIAS HISTÓRICAS, VOL. 3, PAG. 365, AÑO: 1040.
“DONACION DE UNA HERENCIA POR FORTUNIO SANCHEZ DE ALAVA EN
FAVOR DEL MON. DE SAN JUAN DE LA PEÑA DE ARAGON”.
NOMINACION:
Lekuko zaharrenetan Eskaragoiza dago, gutxira Eskerekotxa bihurtua. Aldaketa batzuk gertatu ziren, beharbada nabarmenena da azken kontsonantearena, ezaguna da Euskal Herriko sartaldean aspaldian gertatu zela itz > tx, cf. haitz : atx, haritz : aretx, beste batzuen artean. Beraz, hau ez da batere ezohikoa, beharbada deigarriena da testuan bilakaeraren aurrekoa aurkitzea, duela mende askotako aldaketa delako. Beste aldaketa bat azkenaurreko kontsonanteari dagokio, belarea ahoskabetu zelako, g > k. Hau analogiaz gertatuko zen, ziurrenik aurreko kontsonantearen eraginez: k-g > k-k. Azkenik, bokal asimilazioa izan zen eta toponimo honetan ikus daiteke nola lehenengo bokalak bi aldaketa eragin zituela: e-a-a > e-e-e.
Aldaketak azaldu ondoren, analisi etimologikoa egitekoa dago eta agerikoa da Eskaragoiza euskal elementuz osaturik dagoela, azken zatian goi + -tza izango lirateke eta hasierakoa, haitz + garai. Elementuak elkartzean aldaketa batzuk gertatu ziren, eta oso erakusle ona Eskaregi izan daiteke, barruan haitz + garai + hegi dagoelako. Aldaketa berberak izan ziren hasierako elementuak batzean, gero toponimoa berriro aldatu zen, baina aldaketa hauek lekukoetan ikus ditzakegu.