Kiskurranekoa zen Errenteriako etxe baten izena, lekuko bakar batez ezaguna:
1787 QuiscurranecoaToponimoak elementu ugari ditu, bukaeran -ko eta artikulua eta aurrerago, genitiboa eta artikulua, hau eliditua. Normalean, etxe izenetan oinarriaren bukaeran dauden elementuak dira genitiboa eta artikulua eta beste batzuetan, -ko leku genitiboa eta artikulua, baina toponimo honetan guztiak agertzen dira, ezohikoa dena. Oinarrian kizkur hitza, ziurrenik izengoitia moduan erabilia. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Larramendiren hiztegia da hitz honen lehenengo agerpena, 1745. urtean. Toponimoa hamarkada gutxi batzuen ondorengoa eta eta beharbada, hitz honen bigarren lekukoa.
Esanahi bertsuko izengoitia Izurra izan zitekeen, Izurrategi toponimoaren oinarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario