Galdakaoko toponimo honen lekukotza guztia Relación toponímica general de Galdácano lanetik jaso da:
Amaituria: (ver Amaiturriaga o Amaitumaga). Heredad de Arteta.Hiru aldaera daude, Amaituria, Amaiturriaga eta Amaitumaga. Nahiz eta bi toponimo izan, bata Artetakoa eta bestea Basozabalgoa, toponimo handiago baten zati izan zitezkeen. Izen jatorrizkotzat Amaiturriaga hartu da, Amaituria laburketa litzateke, bokalarteko belarea galdu eta bi bokalak batuko ziren. Bestela, dardarkariaren ezberdintasuna kakografia izan liteke, akats ortografiko bat. Amaitumaga geratzen da azaltzeko eta ziurrenik beste kakografia bat gertatu da, <m> hori <rri> izan zitekeen eta gaizki ulerturen bat izan eta Amaitumaga jaso zen.
Amaiturriaga o Amaitumaga: (ver Amaituria). Monte de Basozabal.
Jatorrizkoa Amaiturriaga bazen, egitura argia izan dezake, ama-iturri-aga. Zalantza bakarra oinarrian dago, izan daiteke ama izen arrunta edo hamar zenbakiaren eratorpen aldaera, Amabizkar toponimoan ere izan daitekeena. Sarrera horretan Mitxelenaren aipu bat dago, toponimo honetarako ere egokia izan daitekeena. Beraz, toponimoaren egitura litzateke: (h)ama- 'hamar' + iturri + -aga. Lekukoetan aipatzen ez bada ere, etimologia zuzena bazen, inguru hartan iturri ugari izango ziren eta hori izango zen izen hori emateko arrazoia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario