Galdakaoko toponimo honek lekuko bakarra du, data gabea, eta horrek esan nahi du XX. mendeko bigarren erdikoa dela. Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanekoa da:
Guiselangoa: Parcela de tierra.Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago leku genitiboa eta oinarrian gizalan hitza:
gizalan.Toponimoan bigarren adiera dago eta i-a > i-e bilakaera jasan du, Orotariko Euskal Hiztegian agertzen den bezala. Hitz elkartu honek oso lekukotza urria du, baina erabilera toponimikoak erakusten du XX. mendean behitzat, bizirik zegoela.
1. (Gc, R ap. A ).
Trabajo de hombre; trabajo humano.
[...]
2. (V-ger-ple ap. A ), gixalan.
"Peonada, trabajo que puede hacer un hombre. Se usa para medir tierras; está más en uso su variante gizelan " A. v. gizalur.
Iru gixalan yaukodaz. Laux AB 50.