Lizarrako toponimo zaharren artean bazen Muskerzuloa, XIV. mendeko lekuko bakar baten bitartez ezaguna. Toponimoaren dokumentazioa José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia lanekoa da, 151. or.:
Izena ez da iluna, bi elementuz osaturik dago, musker eta zulo, -a artikulua ahaztu gabe. Baina toponimo honi esker, musker hitzaren lehenengo lekukoa aurreratu ahalko genuke ia bi mende, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, aipatutako lekukoa Landucciren hiztegikoa litzateke, 1562. urtekoa.