Mostrando entradas con la etiqueta Ugarketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ugarketa. Mostrar todas las entradas

viernes, 28 de junio de 2024

Ugarketa toponimoa

 Ugarketa da Gabiriako baserria, Gipuzkoan. Lekuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, Ugarqueta (1857). Askotan Uarketa aldaera agertzen da eta oso gutxitan osoagoa den Ugarketa. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia eta oinarrian uharka izena, hau elkartua, u(h)- 'ur' eta arka. Uarkalde eta Uarkape toponimoetan hitz elkartu bera dago. Nabarmentzekoa da hasperen zaharra galdu zenean belare ahostun batek ordezkatu zuela, bilakaera hau oso ohikoa da, Ugalde, Ugarte toponimoek erakusten duten bezala. Hala ere, ez zen beti horrela gertatu goian aipatutako uharka hitzaz sortutako bi toponimoek agerrarazten dutenez.