Mostrando entradas con la etiqueta Unamuntzaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Unamuntzaga. Mostrar todas las entradas

viernes, 29 de septiembre de 2023

Unamuntzaga toponimoa

 Unamuntzaga da Etxebarriko biztanle-entitatea eta baserria, Bizkaian. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Unamunzaga [N, TO]
Unamunsaga (bereda de), Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Unamunsaga (la casa de) [Unamunsaga (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Unamunsaga (la casa nueba de), Echauarria (San_Andres de), a.1799, FogVizcayaMs.
Unamunssaga (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Vnamunsaga (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.

Lehenagokoak dira Dokuklik web-gunean lekukoak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. mendetik jaso dira:

Mitxelenak, bere Apellidos vascos liburuan toponimoa aipatzen du,baina ez du erabat azaltzen:

Mitxelenak proposatutako etimologia zuzentzat hartuz, Unamunoren barruan bi hitz daude, unain eta muino. Azken hau eratorpenean mu(i)na- aldaera hartuko zuen, Muñagorri toponimoan bezala, baina Unamuntzaga ezberdina da, azken bokala galdu duelako. Hori gertatu ohi da hiru silaba edo gehiago duten hitzetan, horrela, itsaso izenetik itsas- aldaera sortzen da, itsasgizon hitza egiteko. Beraz, unamun- aldaera ezohikoa sortu zen, eta ondoren bi atzizki gehitu ziren, -tza eta -aga. Hauxe da toponimo honek duen berezitasuna, hitz elkartua sortzean hitz bat bezala hartua izan zen toponimo eratorriak egiteko.