Mostrando entradas con la etiqueta Zelaeta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zelaeta. Mostrar todas las entradas

viernes, 12 de diciembre de 2025

Zelaeta toponimoa

 Zelaeta da Ormaiztegiko baserri bat, herri berean Zelaetaberri baserri ere badago. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XIX. mendearen erdialdekoak dira: Celaeta-chiqui, Celaeta-barrena eta Celaeta-eche, guztiak 1857. urtekoak.
Toponimoa deitura ere egin zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. hasierako lekukoak daude:

Zumarraga eta Ormaiztegi nahiko hurbil daude eta, beraz, litekeena da toponimo honetatik deitura sortzea.
Toponimoa azaltzeko aldaketa txiki bat beharrezkoa da, bokal arteko /i/ galtzea, beraz, zelai + -eta > *Zelaieta > Zelaeta.