Zabalotegi toponimoa Gipuzkoan dago, hainbat herritan, salbuespena Ereñoko tontor baten izena, hau Bizkaian. Besteak dira, Azkoitiko alorra eta soroa eta Bergarako soroa.
XX. mendearen bigarren erdian bazen Azkoitian Zabalotegi izeneko baserria, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan dagoena:
ZABALOTEGI (prop.), Santa Kruz ballaraBaserri honen lekukotza XVII. menderaino atzera daiteke, 1625. urte ingurukoa delako Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan dagoena, Azkoitiko etxeen izenak zerrendatzean,
Zavalotegui. Aipatutako liburu horretan badago etxe bat, Legazpikoa, izen bera izan zuena, Zavalotegui. Toponimo honen lekuko zaharrenak Bergarako baserri baten dagozkio, Archivo Municipal de Zestoa (1338-1520) liburuan daude, behin eta berriz agertuz. Lehenengoak jarriz, 19. agirian, 1426. urtean:
Juan Martines de Çabalotegui, vesino de la Villa Nueba de VergaraHurrengoak, 40 urte geroago, 23. agirian 1462. urtean:
En el mançanal debaxo la casa de Çabalotegui [...] e por el jurado d’esta villa fuera fecha entrega e execuçion en la casa e caseria de Çabalotegui [...] que ellos que consentian e consentieron a que fuesen rematados la dicha casa e caseria de ÇabaloteguiAskoz gehiago badira liburu horretan, ez da ezberdintasunik ageri, b/v alternantzia grafikoa izan ezik.
Toponimoek luzaroan iraun dute, ziurrenik guztien sorrera Erdi Aroan kokatu beharra dagoelako. Aldaketarik ez da jaso eta beraz, alde horretatik ziurtasuna handia da.
Toponimoak bi elementu lituzke, oinarrian Zabalo izengoitia dago, Zabaloenea eta Zabalonea toponimoen sarreran azalpena luzeago baterako. Azken elementua -tegi atzizki ezaguna da.
Zabalotegi toponimoen ugaritasunak erakusten du Zabalo izengoitia askotan erabilia izan zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario