Lekuko bakar batez ezaguna da toponimo hau, Donostiako toponimia izeneko lanetik jasoa:
"Malotegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.)."
Dirudienez bi elementuz osatutako toponimoa da, malo- eta -tegi. Azken hau oso ezaguna da atzizki bezala toponimian, horrela, hainbat dira -tegi atzizkiaz aztertutakoak blog honetan: Izurrategi, Martikotxotegi, Martiotegi eta Txomingotegi toponimoak, bakar batzuk aipatzearren.
Geratzen da azaltzeko lehenengo elementua eta zaila badirudi ere, euskal antroponimian Malo izena izan zen, P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan azaltzen den bezala:
"Malo (cf. Garcia Ioroz Malo, 1136-1150, Art., 91; Sancha Maloa Aqueza, Artaxoa, 1330, LPN, 294. or.).
— Malez: Sancho Malez (Andion, 1232; Irantzu, 250. or.); Petri Malez (XIII. m., ibid., 266. or.)."
Beraz, Malo + -tegi > Malotegi. Toponimoa sortu zenetik paperetara agertu arte ez omen zuen inolako aldaketarik jaso. Baina ez zen berriz agertu eta horrek esan nahiko luke toponimoa desagertu zela. Etxea izango zen ziurrenik eta litekeena da hori eraitsi eta beste bat eraikitzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario