miércoles, 1 de diciembre de 2021

Obikola toponimoa

 Obikola da Laudioko aurkintza bat. Lekuko zaharrik ez dago, baina izena erraz analizatzekoa da, jakinik aldaketa txiki bat gertatu dela. Erdiko bokala aldatuko zen, jatorriz /e/ zena /i/ bihurtu zelako. Atzeranzko urratsa egin eta *Obekola berreskuratuko genuke. Honek bi elementu lituzke, Obeko antroponimoa eta ola izen arrunta.
Euskaltzaindiaren EODA datu basean badago nahiko informazioa Obeko izenaz:

Obeko
Erdi Aroko euskal izen arruntenetakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (Araba) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da. Toponimian ere utzi du aztarna: Udan (Trebiñon) eta Sopuertan (Bizkaia) Obekuri ('Obekoren hiria' jatorriz) deituriko kontzeju eta auzoa ditugu, hurrenez hurren. A. Irigoienen ustez on adjektiboaren hobe konparatiboa dago oinarrian. Bukaeran Eneko izenean agertzen den -ko atzizki hipokoristikoa dugu ikertzaile bizkaitarraren arabera.
Toponimoaren aldaketa beharbada herri etimologiari dagokio, Obeko aspalditik ez da erabilia izan eta orduan, hiztunek izena zertxobait aldatu zuten toponimoaren ulermena hobetzekoa, orduan Obikola sortuko zen, hobi + -ko + ola bezala analiza daitekeena, elementu ezagunez egindako toponimoa izango zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario