Azkoitiko etxeen artean badago Betroitzaga izenekoa, Urrategiko auzoan. XX. mendeko lekuko bat dago, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan:
BETROIZAGA (desh.), Ormaola mendi ballaraToponimoak bi elementu lituzke, bukaera aldean -aga atzizkia eta hasieran, *Betroitz patronimikoa. Oso ezaguna da Petro antroponimoa, honi -itz atzizkia gehitu eta *Petroitz izango genuke eta ondoren hasierako herskaria ahostunduko zen *Betroitz sortuz. Dena den, bada beste azalbide bat, aurrekoari oso loturik, Petro izenetik *Betro aldaera sortu eta ondoren -itz atzizkia erantsiz *Betroitz patronimikoa genuke. Bietarako aukera dago, gainera, *Betro izatea ez litzateke ezohikoa izango, jakinik Betrokolo toponimoaren oinarrian *Betro ere egon litekeela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario