viernes, 16 de diciembre de 2022

Madaltzeta toponimoa

 Madaltzeta da Urola ibaiaren erreka baten izena. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina toponimoa, dagoen bezala analiza daiteke, arazo handirik gabe.
Toponimoan hiru elementu daude, madari + -tza + -eta. Elementuak batzean aldaketa txiki batzuk gertatu dira; hasteko, madari > madal-, euskara > euskal- den bezala. Beste aldaketa azkenaurreko silabari dagokio, ae > e bokal bilkuraren soilketa.
Lehenengo aldaketa berdintsua gertatu zen Malgarraz toponimoan, baina honetan aldaketa sakonagoa gertatu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario