Arabako toponimo honek lekuko bakarra du, XX. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:
CHUMIN, término de Adana.Toponimo honen oso antzekoa da Txomin, Artziniegako toponimoa, ezberdintasun bakarra lehenengo bokalari dagokio. Lotura hori zuzena bada, beharbada asimilazio bat gertatu da, o-i > u-i, Urtisagasti toponimoaren oinarriko Urti antroponimoa Orti hedatuagoaren aldaera da eta aldaketa bera gertatu da.
Txomin da Domingo antroponimoaren hipokoristikoa, hasierako kontsonantea aldatu da eta txistukariak ezaugari txikigarria ematen dio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario