Gurbiola da Markina-Xemeingo baserri bat, Gurbiolaerreka toponimo eratorri dago, herri berean. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Gurbióla (Amallóa) (1860).
Toponimoak bi elementu izan ditzake, gurbi izena, gurbitz hedatuagoaren aldaera eta ola 'etxola; burdinola', oso ohikoa toponimian. Baina gurbi oso erabilera urrikoa da eta herri berean Gurbiztigana toponimoa dago, gurbitz aldaera hedatuagoa erabiliz. Beraz, gerta liteke toponimoan gurbi hitza ez izatea eta badago beste bat, hobeto egoki dakiokeena, *burgi 'herri haserritua' izan zena aspaldian eta toponimo batzuetan aurkitzen da, dela *burgi aldaeran, dela *murgi aldaeran. Hala izan bazen, aldaketa bat gertatu zen, herskarien metatesi bat, b-g > g-b. Aldaketa bera aztertutako beste bi toponimotan gerta zitekeen, hemen aurkeztutako Gurbindo eta Gurbizar toponimoetan. Markina-Xemeingo toponimoan, beharbada, aldaketa erraztuko zen aipatutako Gurbiztiganaren eraginez, behin *burgi hitzaren ezagutza galdu ondoren, baina hori ere ez zen beharrezkoa aldaketa gertatzeko.
viernes, 21 de junio de 2024
Gurbiola toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario