Otsarramendi da Hernaniko erreka bat, toponimo eratorri bat du, Otsarramendiko iturria. Lekuko zaharrenak XX. mendearen bukaerakoak dira: Otsarramendi (1992, 1993). Analisi etimologikoa, beraz, izen bakarretik hasiko da. Toponimoak bi elementu izan ditzake, mendi izen arruntak ez du azalpenen beharrik, baina aurrekoa iluna da, otsarra-. Zaila da otso + ar izatea, azken bokala azaldu gabe geratzen delako. Baina bada beste hitz bat, ozar, Erdi Aroan antroponimoa ere izan zena:
ozar.Antroponimo honen grafia <ss> da, afrikatua izan zitekeena, Hernaniko toponimoa bezala. Beharbada, baina hau ez da ziurra, <ts> grafia otso izenaren eraginez gertatua da, edo Otso(a) antroponimoarenaz. Edonola ere, toponimo honen hasierako elementua aipatutako antroponimoa litzateke.
Etim. Para su posible origen en (h)or 'perro' + za(h)ar, v. FHV 294.
Onom.: Filius eius Exemen Fortunionis et Ossarra. (1115) Arzam 385. Ferme Don Oxarra. (1130) Ib. 385. Don Garcia Ocharra. (1180) Ib. 385.
[...]
No hay comentarios:
Publicar un comentario