Otsoenea da Hernaniko bi baserriren izena, Osiñaga bailarakoa. XX. mendeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
OTSUANEA (3 viv.) (col.) Osiñaga, HernaniBi baserriak bereizteko txiki izenondoa erabili da. Toponimoetan, gainera, ezberdintasun batzuk daude, baina oso txikiak dira, azalekoak, oa > ua disimilazioa bezala.
OTSUANEA TXIKI (prop.) Osiñaga, Hernani
Otsuene da Oiartzungo baserri bat. Aipatutako liburuan ere bada baserri hau:
OTSUENE (desh.) Alzibar ballara, OiartzunGainera, Oiartzungo toponimia liburuan ere agertzen da, lekuko zaharrik ematen ez badu ere:
Otsuene. Baserria.Oiartzungo toponimo honek hiru lekuko ditu eta hirurak berdinak dira, horrek erakusten du Hernaniko toponimoa ez bezala, izena oso finkaturik dagoela.
XVII. mendeaz geroztik dokumentatu da. Gaur egun Otsueneberri etxea dago, Altzibarko hirigunetik hurbil.
Bi toponimoak oso antzekoak dira elementu berberez osatuak direlako, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian Otxoa antroponimoa, Erdi Aroan oso erabilera handikoa izan zena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario