Arkaun da Gipuzkoako Partzuergo Nagusiko baso bat. Arkaungaña toponimo eratorria da eta bere izenak adierazten duen bezala, tontorra da. Toponimoaren lekukotza oso berantiarra da eta ez du nabarmentzeko aldaerarik. Izen bakarra dago analizatzeko, Arkaun eta bi elementuz osaturik dago, azkena un(e) hitz ezaguna eta oinarrian arka izena dago. Egun, arka 'kutxa' da baina adiera hori ez da ohikoa toponimian eta nekez antzeman daiteke arka bat Arkaga eta Arkaka toponimoetan. Ziurrenik, Arkaburua toponimoaren sarreran adierazten dena zen, ur biltegi bat. Horretarako uharka hitz eratorria erabilia izan zen, Uarkalde toponimoaren oinarria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario