Alkandoran da Ataungo aurkintza bat. Euskaltzaindiaren Ataungo toponimia sailean informazio osagarri dago Alkandoran toponimoaz:
AlkandoranToponimo nagusiaz gain, lau toponimo eratorri ere izan dira. Alkandoran toponimoaz ematen den etimologia, aran de arrika-ondo, junto al pedregal, ez litzateke zuzena. Toponimoa, aldaturik badago ere, ez da oso iluna, bi elementu izango zituen, bukaeran haran hitza eta oinarrian alkandora. Azken hau bitxia da, gutxi dira arropa izenekin osatutako toponimoak baina beste batzuk behitzat badaude, Atorrasagasti toponimoak, atorra hitzari emandako sarreran aipatuak.
Alkandoran: (= aran de arrika-ondo, junto al pedregal). 1657 “puesto llamado Alcandoran”. 1708 “termino de Alcandoran cuesta de Malda”. 1731, “cuatro nogales junto a la piedra grande de Alcandoran”. Había una piedra muy grande en el rio y hacia el año 1880 fue destruida con cartuchos de dinamita para pescar las truchas que debajo de ella se cobijaban.
Izaera: aurkintza
Kokalekua: Iboondo zearra
Erreferentzia: 13. karp. 323. zk. 5956 erreg.
Alkandorango egileor-oroia
Alkandorango illor oroia: (= el solar del redil de Alkandoran). Propiedad de la casa Joanenea, fue abandonado en 1890.
Izaera: orubea
Kokalekua: Iboondo zearra
Erreferentzia: 13. karp. 327. zk. 5960 erreg.
Alkandorango muntegia
Alkandorango muntegie: (= el vivero de Alkandoran). Fue plantado hacia 1865.
Izaera: mintegia
Kokalekua: Iboondo zearra
Erreferentzia: 13. karp. 330. zk. 5963 erreg.
Alkandorango ordekea
Alkandorango ordekea: (= la llanura entre alturas de Alkandoran).
Izaera: ordeka
Kokalekua: Iboondo zearra
Erreferentzia: 13. karp. 321. zk. 5954 erreg.
Alkandorango soroa
Alkandorango soroa: (= la heredad de Alkandoran).
Izaera: soroa
Kokalekua: Iboondo zearra
Erreferentzia: 13. karp. 328. zk. 5961 erreg.
Toponimoan gertatutako aldaketa bakarra haplologia litzateke, hau da, bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da. horrela, alkandora + haran > *Alkandoraran > Alkandoran. Bide batez, hauxe litzateke alkandora hitzaren lekuko zaharrenetako bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario