Balentiena da Bermeoko baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira eta bi aldaera nagusi daude, Balentiñene eta Balentene.
Balentinenea zen Errenteriako etxe bat, lekuko bakar batez ezaguna, XVIII. mende hasierakoa:
1713 ValentineneaBi toponimo ditugu, bata Bizkaikoa eta beste Gipuzkoakoa, elementu berberez osatuak, baina zenbait ezberdintasun dituzte. Bermeoko egungo izenean sudurkari disimilazioa gertatua da, bi sudurkari zeuden eta bat galdu da. Fenomeno bera beste toponimo batzuetan ere bada, Alamena toponimoan bezala.
Toponimoan hiru elementu daude, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian Balentin antroponimoa, euskal lurretan aspaldiko erabilera izan duena. Araban antroponimo berarekin sortutako toponimo bat dago, baian hau erdarazkoa da, Peñavalentín toponimoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario