lunes, 13 de abril de 2026

Unsalasoro toponimoa

 Andoaingo toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Andoaingo toponimia liburuan aurkitua, 197. or.:

Toponimoan bi elementu daude, bukaeran soro hitz ezaguna, baina oinarrian zalantza dago, irakurketa zuzena bada *Unsala antroponimoa genuke, lekuko gabea eta Untzalu antroponimoaren emakumezko aldaera. Blog honetan badira Untzalu antroponimoaren sortutako toponimoak, Untzalea bezala, bat aipatzearren.
Bi aukera daude, toponimo zuzen jasorik badago, *Unsala antroponimoa dago edo -o > -a bilakaera gertatu zen, hau ez da ohikoa antroponimoekin, baina lekukoren bat bada, Beraskaburu toponimoa bezala. Bestela, irakurketa txarra egin bazen, jatorrizko toponimoa *Unsalusoro izan liteke. Oraingoz, beste datu gehiago eskura ez badaude, izan liteke *Unsala antroponimo emakumezkoa edo Untzaluren beste lekuko toponimiko bat. Beraz, zalantza askorekin, susma liteke *Unsala antroponimoa ere izan zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario