miércoles, 1 de abril de 2026

Urtzan toponimoa

 Urtzan da Irungo gain baten izena. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaeraraino eramaten gaituzte: Urzan (1992), Urtzan (1993)... Irungo toponimia web gunean informazio osagarria dago:

Lekukoek erakusten dute izen bera zegoela duela bost mende; beraz, azterketa izen horretatik hasiko da. Toponimoan hiru elementu aurki ditzakegu, oinarrian ur, ondoren -tza atzizkia eta azkenik, haran izena. Laburketa gertatuko zen azken elementuarekin, Lizarlan toponimoan izan zen bezala. Esan gabe doa esanahi ez da erraz lotzen mendi batekin, baina irudika dezakegu garai batean beheko aldea izendatzeko erabiltzen zutela eta, mendeen joatearekin, ondoan zegoen gainak ere izen hori hartu zuen. Jakina, lekuko zaharragoak agertuz gero, etimologia hau berrikusi beharko litzateke, egungo lekukotzarekin oztopo fonetikorik ez dago, hala ere, bere ziurtasun maila ez da handia, beharbada inguruko ezaugarriek aztarrena eman dezakete etimologiaren zuzentasuna epaitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario