Mendiritxaga da Bizkaiko bi baserriren izena, bata Arrietan, bestea Busturian. Bi toponimoen lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mendirichaga [N, TO]Menderitxaga eta Mendiritxaga aldaerez gain, Mendeletxaga ere agertzen da liburu berean:
Menderichaga (la casa de), Busturia, a.1745, FogVizcayaMs.
Menderichaga (la caseria de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la casa de), Arrieta, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
-/Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la caseria de), Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendirichaga [N, NO]
Menderichaga (Juan de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Menderichaga (Lucas de), Ar(r)ieta, a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (Dom(ing)o? de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.
Mendirichaga (Domingo de) [Mendirichaga (la caseria de)], Arrieta, a.1745, FogVizcayaMs....
Mendelechaga [N, TO]Toponimoak deitura ere bihurtu ziren eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVII. mendearen erdialdetik lekukoak badira:Menderitxaga aldaera ere agertzen da deitura erabileran, garai berean:Toponimoaren azterketa etimologikorako Menderitxaga aldaera esanguratsua da, egungo izenean bokal asimilazioa gertatuko zelako, e-i > i-i. Hala izan bazen, Menderitxaga abiaburua da. Bukaeran -aga atzizkia dago eta aurrekoan -i(t)z atzizkia dago, sartaldeko euskaren sabaikaritzea jasan zuena, beraz, *Menderitz berreraikiko genuke. Honek Mendeika eta Menderika toponimoak gogorarazten ditu eta hauek Menendo antroponimotik sortuak dira. *Menendiz toponimoa ala patronimimoa abiatuz, metatesia gertatu zen eta sudurkarien disimilazioa: n-nd > nd-n eta n-n > n-r, azken bilakaera Menerdo toponimoan bezala.
Mendelechaga (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario