miércoles, 10 de junio de 2026

Menerdiga toponimoa

 Menerdiga da Madariako aurkintza bat, Aiaraldean, Araban. Toponimo eratorri batzuk daude, Menerdigako lepoa, Agiñagan eta Menerdigako putzua eta Rasa de Menerdiga Madariako herrian.
XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

MENERDIGA, monte de Amurrio.
XX. mendearen bukaerakoa da José Antonio González Salazarren Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala, 93. or.:
9. —Portillo de Menérdiga
10. —Menérdiga
16.—Pozo Menérdiga
17.—Rasa Menérdiga
Liburu hau ahozko bilketaren lekukoekin osaturik dago eta, beraz, garaiko toponimiaren isla da.
Mende bereko beste bi lekuko, Federico de Barrenengoaren Onomastica de la Tierra de Ayala II liburuan, 204. or.:
MENERDIGA.—Monte en lo alto de la Sierra Salbada (1060 mts.), entre Ungino y Tologorri.
Azken lekuko honek dauka XVI. mendeko beste lekuko baten aipua, 407.-408. or.:
MENERDIGA.—Portillo (1060 mts.).—«Edesde alli (desde la Lastra de Iturrigorria) baia la dha moxonera por el camino que llaman del carro hastta dar en un Pozo o lago seco, cerca de do dicen la Lastrilla o Lago de Turrigorria, que otros llaman de MENERDIGA, e alli en el dho lago o pozo seco se ponga ottro moxon» (Sentencia de 1573).
Lekuko zaharrenak daude Colección Documental del Archivo Municipal de Orduña (1511-1520), de la Junta de Ruazábal y de la Aldea de Belandia. Tomo II liburuan. XVI. mendearen hasierakoa, 38. agirian, 1514. urtekoan:
... e asymismo por cabsa e razon de las pasadas de por los caminos de Dardoça e Sant Pedro de Veraça e sus enderredores, e del camino del Aro e Yturrigorria e Menerdaga e otros pasos que son debedados;
Azkenik, lekuko zaharrena, XV. mendearen bukaerakoa, 52. agirian, 1491. urtekoan:
... çerca del paçer de las syerras e yxidos de la dicha çiudad, espeçialmente de la syerra de Salbada, de sobre Menerdega e de la syerra de çerca el bardojal de Goldecho e de otras partes...
Lekuko gehienetan Menerdiga izena dugu, baina bi zaharrenetan beste bi izen daude, Menerdega eta Menerdaga. Menerdiga hartzen badugu beste aldaeren abiaburutzat, bokal asimilazioa gerta zitekeen, e-e-i-a > e-e-e-a > e-e-a-a. Gainera, Menerdiga aldaeraren lekuko zaharrena XVI. mendekoa ere bada. Horrek esan nahiko luke toponimoan ezegonkortasuna izan zitekeen, baina aipatutako bilakaerak ez ziren nagusitu.
Toponimoa azaltzeko arreta jarri behar dugu Aiarako beste toponimo batean, Menerdo toponimoan. Honetan Menendo antroponimoa bazegoen, honetan atzizki batekin agertzen zaigu, beharbada -ika atzizkiarekin. Hau latin jatorrikoa da, baina gerta liteke Erromatar Aroa eta gero erabilia izatea, -ain atzizkiarekin gertatu zen bezala. Beraz, Menendo + -ika > *Menendika > Menerdiga. Bi aldaketa gertatu ziren, batean sudurkari disimilazioa gertatu zen, Agiñagako toponimoan bezala. Bestean, bokal arteko herskari ahoskabea ahostundu zen, hau erromantzearen ezaugarria da. Gerora, aipatu diren beste asimilazioak izan ziren, baina ez zuten lortu aurrera egitea. Dena den, lekuko zaharragoak beharrezkoak dira, proposatu den bilakaera zuzena den erabaki ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario