Arabakoa, blog honetan aipatutako toponimo asko bezala, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6872.pdf) liburuan jasoa da:
ALMORZA, 1714, labrantío de Sabando.Lekuko bakarra da, XVIII. mende hasierakoa, beraz, lekuko zaharra da.
Bildutako besteak Gipuzkoakoak dira, hiru baserri, Donostia, Urnieta eta Villabonakoak. Urnietan, gainera, Almortzategi izeneko baserria ere bada.
Almortza toponimoaren lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira, hala bildu delako lekuko bat Documentación medieval de los archivos municipales de Pasaia y Lezo (1361-1520) liburuko bi lekuko, gizon batenak:
Juan de Almorza, 1457. urtekoa, 19. agirikoaDonostiako baserriaz lehenengo lekukoa XVIII. mende hasierakoak dira, Donostiako toponimia izeneko lanean jasoak:
Jua(n)go de Almorza, 1458. urtekoa, 21. agirikoa
ALMORTZA: Almorza (1720, Maria Vicenta de, E.H.A.2, 221 v.), Almorza (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Alamorza (1846, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Almorea (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Almorza (1899-1903, Caserío, D.U.A-D-21-2034-11); Almortza, Arrizketa bekoa (1989, D.U.T.B.). 64-13-1, m. E-3.Beste baserrietako lekuko zaharrenak XX. mendearen bigarren erdikoak dira, Iñaki Linazasororen Gizpuzkoako baserriak liburuan jasoak:
ALMORTZA (desh.) Oztaran ballara, UrnietaLekuko ugari badaude, Erdi Arotik hasi eta gure egunetaraino heltzen direnak, aldaketarik ez da jaso eta horrek analisia errazten du, Almortza hitza da aztertzeko izen bakarra, Almortzategi toponimoa Almortza + -tegi baino ez delako.
ALMORZATEGI (col.) Ergoien ballara, Urnieta
ALMORTZA (col.) Amasa ballara, Villabona
ALMORTZA ZAR (desh.) Amasa ballara, Villabona
Armoriaga toponimoa aztertzean harmora izena aipatua izan da, 'harri multzoa' esanahia zuena eta toponimian ongi ezaguna. Eta Almortza litzateke harmora + -tza, jakina da hiru silabako hitzetan eratorriak sortzeko azken bokala galtzeko aukera badela, horrela, itsas- 'itsaso' + argi > itsasargi, eta beste asko. Orduan (h)armor- 'harmora' + -tza > *armortza > *almortza. Edo almora aldaera disimilatutik: almor- 'almora' + -tza > almortza.
Nahiz eta egun hiztegietan ez agertu, beharbada, garai batean hitza zabaldua izan zen, harmora izenaren inguru berean, lekukoetan antzematen den bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario