Gutxienez lau dira
Almortza toponimoak, bat Araban eta beste hirurak Gipuzkoan.
Arabakoa, blog honetan aipatutako toponimo asko bezala, Gerardo Lopez de Gereñuren
Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6872.pdf) liburuan jasoa da:
ALMORZA, 1714, labrantío de Sabando.
Lekuko bakarra da, XVIII. mende hasierakoa, beraz, lekuko zaharra da.
Bildutako besteak Gipuzkoakoak dira, hiru baserri, Donostia, Urnieta eta Villabonakoak. Urnietan, gainera,
Almortzategi izeneko baserria ere bada.
Almortza toponimoaren lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira, hala bildu delako lekuko bat
Documentación medieval de los archivos municipales de Pasaia y Lezo (1361-1520) liburuko bi lekuko, gizon batenak:
Juan de Almorza, 1457. urtekoa, 19. agirikoa
Jua(n)go de Almorza, 1458. urtekoa, 21. agirikoa
Donostiako baserriaz lehenengo lekukoa XVIII. mende hasierakoak dira,
Donostiako toponimia izeneko lanean jasoak:
ALMORTZA: Almorza (1720, Maria Vicenta de, E.H.A.2, 221 v.), Almorza (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Alamorza (1846, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Almorea (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Almorza (1899-1903, Caserío, D.U.A-D-21-2034-11); Almortza, Arrizketa bekoa (1989, D.U.T.B.). 64-13-1, m. E-3.
Beste baserrietako lekuko zaharrenak XX. mendearen bigarren erdikoak dira, Iñaki Linazasororen
Gizpuzkoako baserriak liburuan jasoak:
ALMORTZA (desh.) Oztaran ballara, Urnieta
ALMORZATEGI (col.) Ergoien ballara, Urnieta
ALMORTZA (col.) Amasa ballara, Villabona
ALMORTZA ZAR (desh.) Amasa ballara, Villabona
Lekuko ugari badaude, Erdi Arotik hasi eta gure egunetaraino heltzen direnak, aldaketarik ez da jaso eta horrek analisia errazten du,
Almortza hitza da aztertzeko izen bakarra,
Almortzategi toponimoa
Almortza +
-tegi baino ez delako.
Armoriaga toponimoa aztertzean
harmora izena aipatua izan da, 'harri multzoa' esanahia zuena eta toponimian ongi ezaguna. Eta
Almortza litzateke
harmora +
-tza, jakina da hiru silabako hitzetan eratorriak sortzeko azken bokala galtzeko aukera badela, horrela,
itsas- 'itsaso' +
argi >
itsasargi, eta beste asko. Orduan
(h)armor- 'harmora' +
-tza >
*armortza >
*almortza. Edo
almora aldaera disimilatutik:
almor- 'almora' +
-tza > almortza.
Nahiz eta egun hiztegietan ez agertu, beharbada, garai batean hitza zabaldua izan zen,
harmora izenaren inguru berean, lekukoetan antzematen den bezala.