viernes, 12 de agosto de 2022

Elespurillo toponimoa

 Elespurillo da Elciegoko aurkintza baten izena.
Izena nahiko iluna da, baina bukaeran -illo erdal atzizkia omen dago. Hala bada, hasierako zatia azaltzeko geratzen da. Hau, ziurrenik, Elespuru toponimoa da. Hau Araban zein Bizkaian dago, Bernedoko herrian irtengunea, hegala eta alorra da, Gazteizen aurkintza bat da et Bizkaiko Maruri-Jataben baserri bat. Izena erraz analizatzen da, eliza + buru delako. Jakina, sartaldeko aldaera erabilia izan da, elexa, eratorpenenan elex- aldaera dago. Azkenik, herskari aurreko txistukaria neutralizatu da, <s> geratuz. Elexpuru ere ezaguna da eta honetan txistukaria gorde egin da.
Beraz, Elespuru + -illo > Elespurillo. Ezin jakin izendapenaren arrazoia, Beharbada Elespuru toponimoa bazen eta haren zati bati izen hori eman zioten. Edo, bazen Elespuru deitura zuena eta izengoiti bezala Elespurillo izan zuen. Edonola ere, izenaren elementuak argiak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario