lunes, 1 de agosto de 2022

Kiruri toponimoa

Kiruri izeneko etxea eta jatetxea daude Azpeitian.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, baina honetan Azkoitiko baserri bat litzateke:

KIRURI (transf. en viv.), Izarraitz ballara
Toponimoen oinarrian kiru izena dago, zuhaixka bat izendatzeko:
kiru.
(V-m-gip, G-azp), kiro (V-gip; A Apend). Ref.: A; Garate Cont RIEV 1933, 99; Iz UrrAnz, ArOñ; Elexp Berg.
"Cierta retama cuyas ramas son buenos combustibles" A. "Planta parecida a la retama" A Apend. "Kiro, un arbusto inútil, en Elgóibar" Garate Cont RIEV 1933, 99. "La retama" Iz UrrAnz. "Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau" Elexp Berg.
KIRU-LUR. "Lo que llamamos kiru lurra es una tierra que produce de suyo la planta que conocemos de kiruba" Ensayo 27.
Oinarria kiru da, Kirua eta Kirueta toponimoetan dagoen bera, baina bukaerakoa iluna da, Kiruri izena aldaketa baten ondorioa delako. Euskararen eremu batzuetan, batez ere Gipuzkoako batzuetan, bokal arteko r/d nahasketa gertatu ohi da, horrela, aide 'aire' ez da ezezaguna eta zenbaitean alderantzizkoa gertatu ohi da, VdV > VrV, Kiruri toponimoan bezala, beste adibide bat Agaratxonea toponimoa litzateke, jatorrizkoaren oinarrian *Agedatxo izango zelako. Atzeranzko urratsa eginez, *Kirudi berreskuratuko genuke, hau da, kiru + -di. Atzizki hau oso zabaldurik dago toponimian: Sagasti, Urkidi... bezalako izenetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario