Lesakako etxe izen honen lekuko zaharrenak XVIII. mende bukaerakoak dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Gonbizenea sarreratik eskuratuak:
gonbicenia (1795)Toponimoaren bukaeran -(r)en + -a daude, ohikoak etxe izenetan, baina interesgarriena oinarrikoa da, Gomitz antroponimoa dagoelako. Aldaketa ezohiko bat gertatua da, m > nb, ziurrenik hiperzuzenketaz. Euskararen bilakaera ezaguna da nb > m, oso aspalditik. Horrela, Akitaniako inskripzioetako SEMBE- aldatu zen seme bihurtuz. Geroagoko hitza da komentu, beste batzuen artean. Ziurrenik hiperzuzenketa gertatu zen, hiztunek pentsatuko zuten nb > m aldaketa gertatua zela eta jatorrizko izena berreskuratu zuten, inoiz izan ez dena.
gombicenea (1833)
gonbicenea (1894)
gonbizenea (1960)
gonbizenea (1997)
gombizénia (1992-1999)
gonbízinia (1992-1999)
Toponimo paraleloa Gomizenea litzateke, aldaketarik gabea. Gomitz antroponimoaz informazio gehiago Komistain toponimoaren sarreran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario