Kirua da Bizkaiko Etxebarriko basoa eta tontorra. Lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina toponimoak aldaketa ezezagunik jaso ez badu, egitura argia izango zuen, kiru hitza delako.
Kirueta da Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen toponimoa. Bizkaiko Markina-Xemeinen basoa da, Gipuzkoako Soraluzen baserria eta erreka da eta Bergaran, lepoa eta iturburua.
Soraluzeko baserrirako, bada XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
KIRUETA (prop.), Ezozia ballaraToponimoen oinarrian kiru izena dago, zuhaixka bat izendatzeko:
kiru.Kirua toponimoan, aldaketarik gertatu ez bada, kiru izena eta artikuluaren elkarketa da eta Kirueta, -eta atzizkia dago.
(V-m-gip, G-azp), kiro (V-gip; A Apend). Ref.: A; Garate Cont RIEV 1933, 99; Iz UrrAnz, ArOñ; Elexp Berg.
"Cierta retama cuyas ramas son buenos combustibles" A. "Planta parecida a la retama" A Apend. "Kiro, un arbusto inútil, en Elgóibar" Garate Cont RIEV 1933, 99. "La retama" Iz UrrAnz. "Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau" Elexp Berg.
KIRU-LUR. "Lo que llamamos kiru lurra es una tierra que produce de suyo la planta que conocemos de kiruba" Ensayo 27.
No hay comentarios:
Publicar un comentario