Mostrando entradas con la etiqueta Ekarra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ekarra. Mostrar todas las entradas

viernes, 12 de julio de 2024

Ekarra toponimoak

 Ekar hitzaz sortutako Ataungo toponimoak ez dira gutxi: Ekarra, Ekarreko agortua, Ekarreko belarsoroa, Ekarreko Egileorra, Ekarreko hariztia, Ekarreko oilategia, Ekarreko soro txikia, Ekarreko soroa, Ekarreko txondorra, Ekarreta, Ekarsoro eta Ekarzorrotza.
Lekuko zahar batzuk daude, zaharrena XVIII. mende erdialdekoa da: Ecarreco soroa (1761). Hurrengo mendeko beste lekuko bat dago, Ecarreco abortue (1882). Bilketa toponimikoaren egileak ekar hitza itzuli zuen:

Ekarra: (= la falda pèdregosa).
Toponimo hauen guztien oinarrian hitz bat dago, ekar, oso lekukotza urrikoa:
ekar.
ekar. "Cuesta peñascal (G-goi)" JMB At.
Bukaerako laburduretakoa da José Miguel de Barandiaranen lan bat, Hitz batzuek eta beren esan-nahiak, gehienak Ataunen..., 1983. urtekoa. Beraz, Ataungo lekuko toponimiko hauek hitzaren lekuko zaharrena 200 urte baino gehiago aurreratuko lukete.