Ekar hitzaz sortutako Ataungo toponimoak ez dira gutxi: Ekarra, Ekarreko agortua, Ekarreko belarsoroa, Ekarreko Egileorra, Ekarreko hariztia, Ekarreko oilategia, Ekarreko soro txikia, Ekarreko soroa, Ekarreko txondorra, Ekarreta, Ekarsoro eta Ekarzorrotza.
Lekuko zahar batzuk daude, zaharrena XVIII. mende erdialdekoa da: Ecarreco soroa (1761). Hurrengo mendeko beste lekuko bat dago, Ecarreco abortue (1882). Bilketa toponimikoaren egileak ekar hitza itzuli zuen:
Ekarra: (= la falda pèdregosa).Toponimo hauen guztien oinarrian hitz bat dago, ekar, oso lekukotza urrikoa:
ekar.Bukaerako laburduretakoa da José Miguel de Barandiaranen lan bat, Hitz batzuek eta beren esan-nahiak, gehienak Ataunen..., 1983. urtekoa. Beraz, Ataungo lekuko toponimiko hauek hitzaren lekuko zaharrena 200 urte baino gehiago aurreratuko lukete.
ekar. "Cuesta peñascal (G-goi)" JMB At.
No hay comentarios:
Publicar un comentario