Mostrando entradas con la etiqueta Mendexa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mendexa. Mostrar todas las entradas

jueves, 18 de junio de 2026

Mendexa toponimoa

 Mendexa, gaztelaniaz Mendeja, Bizkaiko udalerri bat da. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Mendexa toponimoaren gaineko informazioa dago, lekukotza XIV. mendean hasten da:

mendesa (1338/09/12)
mendexa (1384/03/28)
mendexa (1482/01/08-09)
XVII. eta XVIII. mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mendeja [N, TO]
Mendeja (Ygnazio de Aquerregui uezino de) [Alttamira (la casa de)], Bedarona, a.1796, FogVizcayaMs.
Mendeja (la casa de), Mundaca, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (la caseria de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendeja (la cassa de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendexa (la casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.


Mendeja [N, NO]

Mendeja (Joseph de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (Joseph de) [Arranegui (segunda barriada de)], Lequeytio, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (Joseph de) [Ycuza_Recalde (la cassa de) (pr.n.res)], Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Mendeja (ynquilino) (Basilio de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.
Mendeja viuda (ynquilino) (Cathalina de), Lequeitio, a.1745, FogVizcayaMs.
Hala ere, lekuko zaharrenak Toponimia medieval en el País Vasco bilketa liburuetan egon daitezke, XI. mendeko hiru lekuko agertzen direlako:
MENTEISA, MENTIEIZA. MENDEJA. B

S. GONSALVO MONNIOZ DE MARGARITA CONFIRMAT. S. SANCIO DIDAZ DE MENTEISA CONFIRMAT.
BALPARDA: VIZCAYA Y SUS FUEROS, VOL. 2, PAG. 284, AÑO: 1087.
“DON. EN ERMENDICA AL MON. DE ORSARES POR Dª LEGUNCIA MUÑOZ DE ORSARES. COG”.
NOMINACION:

SENNOR DEDACO AZENARIZ DE MENTEISA CONFIRMAT.
LLORENTE: NOTICIAS HISTORICAS, VOL. 3, PAG. 448, AÑO: 1087.
“DONACION DE BIENES EN ERMENDICA Y LECIÑANA AL MON. DE STA. MARIA DE ORSARES”.
NOMINACION:

SENIOR DIDACI AZENARIZ DE MENTIEIZA FIDIATOR.
SERRANO: C. S. MILLAN, VOL. 0, PAG. 269, AÑO: 1087.
“LA NOBLE LEGUNTIA MUÑOZ HACE DONACION AL MON. DE STA. MARIA DE ORSARES DE UNA CASA CON SUS DEPENDENCIAS”.
NOMINACION:
Hiru lekuko eta bi grafia daude, Menteisa eta Mentieiza. Transkribapenak nahiko zaharrak dira eta gerta liteke guztiz zuzenak ez izatea. Dena den, Mendexa toponimoarekin lotzeko oztopo nagusia /t/ izan daiteke, baina ziurrenik hiperzuzenketa gertatuko zen, jakinik joera dagoela sudurkari atzeko herskari ahoskabeak ahostuntzeko, eskribauek berreskuratuko zituzten inoiz izan ez diren herskari horiek. Ziurra da lekuko hauek azterketa sakonagoa merezi dutela, baina funtsean, *Mendeiza bezalako toponimo bat islatuko lukete eta XI. eta XIV. mendeen artean iz > x bilakaera gertatuko zen, Mendiritxaga toponimoan gertatutako aldaketa bera.
Azterketa etimologikoari dagokionez, azken bokala artikulua izan daiteke eta hori kenduz, *Mendeiz geratuko litzateke eta bukaeran -iz atzizkia genuke, Euskal Herriko toponimo ugaritan dagoena eta patronimiko erabilera ere izan zuena. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian Menendoren patronimikoen artean Menendiz aipatzen du, beste askoren artean. Menendiz > *Mendeiz bilakaeran bi aldaketa izan ziren, batetik metatesia da, n-nd > nd-n, Menendo antroponimoaren ondorengo toponimiko batzuetan dagoena, Mendiritxaga toponimoan bezala. Bestea, bokal arteko sudurkaria galdu zen, bilakaera ezaguna euskararen historian, X. mendean baino lehenagokoa. Mendiritxaga toponimoan aipatutako sudurkaria ez zen galdu, dardarkari batek ordezkatu zuelako. Beste ezberdintasun bat txistukariei dagokie, batean frikaria zelako eta bestean afrikatua.
Laburtuz, Menendo antroponimotik *Menendiz sortu zen eta aldaketa batzuen ondoren Mendexa izena hartu zuen.