Mostrando entradas con la etiqueta Ondarroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ondarroa. Mostrar todas las entradas

sábado, 18 de septiembre de 2021

Ondarroa toponimoa

 Ondarroa Bizkaiko itsasertzeko udalerria da, Lea-Artibai eskualdekoa.
Lekuko zaharrenak Euskaltzaindiaren EODA datu-basetegitik eskuratutakoak Ondarroa izenaz:

hondarroa - (1256 [1991)
ondarroa - (1325/11/03)
ondarroa - (1327/09/28 [1785])...
Lekukoetan ez dago aldaketa handirik baina esanguratsua izan daiteke lehenengoa, hasperena duena.
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan bi aldiz arduratzen da toponimo honetan besteen teoriak aipatuz:
61.— a(h)o «boca»: Iturrao, Lasao, Ugao y posiblemente Ibatao, Zarraoa (Zarraua); Iturriza (394) explica el top. Ondarroa (Vizc.) por Ondar-ahua «boca de arena». Caro Baroja (Mat. 94-95) cree que algunas veces es var. de -ano, como en Sestao (Sextanu), cosa perfectamente posible: cf. Galdácano, pop. Galdakao, etc. Sobre nombres de partes del cuerpo (aho, bu(r)ar, sabel, ukaondo, ukarai, etc.), véase FLV 3 (1971), 264 s.
472. — -oa. [...] Es conocida la teoría de Azkue que ve en -(k)oa un suf. con el sentido aproximado de «territorio» en denominaciones geográficas como Aezcoa (a(i)etz «aezcoano»), Amezcoa, Guipúzcoa (giputz «guipuzcoano») y Ondarroa (p. ej. en Aezkera, 8).
Bi teoriek arazo batzuk dituzte, hondar + aho balitz, *Hondarrao izan beharko litzateke, azkeneko bi bokalen hurrenkera aldaturik. Bestela, -(g)oa atzizkiak herriak baino lurraldeak izendatzen ditu, gainera oinarrian etnonimoa izan ohi da: giputz, aetz...
Toponimo honen arazo nagusia azken elementuan dago, hasierakoa hondar omen da, oztoporik gabe. Irtenbide bat izan liteke arro hitza erabiltzea: hondar + arro. Biak batuz gero, eta artikulua gehitua Hondarroa sortuko zen, haplologiagatik oinarriaren azken zatia eta bigarren elementuaren hasierakoa batuko lirateke, berdintsuak direlako. Fenomeno hori ohikoa da, Berasagasti toponimoan bezala, Beraxa + sagasti elementuez osaturik badago.