Ondarroa Bizkaiko itsasertzeko udalerria da, Lea-Artibai eskualdekoa.
Lekuko zaharrenak Euskaltzaindiaren EODA datu-basetegitik eskuratutakoak Ondarroa izenaz:
hondarroa - (1256 [1991)Lekukoetan ez dago aldaketa handirik baina esanguratsua izan daiteke lehenengoa, hasperena duena.
ondarroa - (1325/11/03)
ondarroa - (1327/09/28 [1785])...
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan bi aldiz arduratzen da toponimo honetan besteen teoriak aipatuz:
61.— a(h)o «boca»: Iturrao, Lasao, Ugao y posiblemente Ibatao, Zarraoa (Zarraua); Iturriza (394) explica el top. Ondarroa (Vizc.) por Ondar-ahua «boca de arena». Caro Baroja (Mat. 94-95) cree que algunas veces es var. de -ano, como en Sestao (Sextanu), cosa perfectamente posible: cf. Galdácano, pop. Galdakao, etc. Sobre nombres de partes del cuerpo (aho, bu(r)ar, sabel, ukaondo, ukarai, etc.), véase FLV 3 (1971), 264 s.
472. — -oa. [...] Es conocida la teoría de Azkue que ve en -(k)oa un suf. con el sentido aproximado de «territorio» en denominaciones geográficas como Aezcoa (a(i)etz «aezcoano»), Amezcoa, Guipúzcoa (giputz «guipuzcoano») y Ondarroa (p. ej. en Aezkera, 8).Bi teoriek arazo batzuk dituzte, hondar + aho balitz, *Hondarrao izan beharko litzateke, azkeneko bi bokalen hurrenkera aldaturik. Bestela, -(g)oa atzizkiak herriak baino lurraldeak izendatzen ditu, gainera oinarrian etnonimoa izan ohi da: giputz, aetz...
Toponimo honen arazo nagusia azken elementuan dago, hasierakoa hondar omen da, oztoporik gabe. Irtenbide bat izan liteke arro hitza erabiltzea: hondar + arro. Biak batuz gero, eta artikulua gehitua Hondarroa sortuko zen, haplologiagatik oinarriaren azken zatia eta bigarren elementuaren hasierakoa batuko lirateke, berdintsuak direlako. Fenomeno hori ohikoa da, Berasagasti toponimoan bezala, Beraxa + sagasti elementuez osaturik badago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario