Mostrando entradas con la etiqueta Otsarramendi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Otsarramendi. Mostrar todas las entradas

lunes, 14 de abril de 2025

Otsarramendi toponimoa

Otsarramendi da Hernaniko erreka bat, toponimo eratorri bat du, Otsarramendiko iturria. Lekuko zaharrenak XX. mendearen bukaerakoak dira: Otsarramendi (1992, 1993). Analisi etimologikoa, beraz, izen bakarretik hasiko da. Toponimoak bi elementu izan ditzake, mendi izen arruntak ez du azalpenen beharrik, baina aurrekoa iluna da, otsarra-. Zaila da otso + ar izatea, azken bokala azaldu gabe geratzen delako. Baina bada beste hitz bat, ozar, Erdi Aroan antroponimoa ere izan zena:

ozar.
Etim. Para su posible origen en (h)or 'perro' + za(h)ar, v. FHV 294.
Onom.: Filius eius Exemen Fortunionis et Ossarra. (1115) Arzam 385. Ferme Don Oxarra. (1130) Ib. 385. Don Garcia Ocharra. (1180) Ib. 385.
[...]
Antroponimo honen grafia <ss> da, afrikatua izan zitekeena, Hernaniko toponimoa bezala. Beharbada, baina hau ez da ziurra, <ts> grafia otso izenaren eraginez gertatua da, edo Otso(a) antroponimoarenaz. Edonola ere, toponimo honen hasierako elementua aipatutako antroponimoa litzateke.