Mostrando entradas con la etiqueta antroponimoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta antroponimoa. Mostrar todas las entradas

lunes, 27 de julio de 2026

Larretin toponimoa

 Larretin da Zizurkilgo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

LARTIN (prop.)
Zizurkilgo baserriak liburuan informazio ugari dago, 219.-222. orrialdeetan. Hasieran informazio etimologikoa eta lekukotza ematen dute, laburki bada ere:
Etimologia
Ez dago oso garbi izenaren jatorria zein den, agian erroa larre (zelai, belardi) izan daiteke. Hainbat modutara agertzen da aipatuta: Larritayn (1475); Larriten (1618); Larritin (1877). Herrian ezaguna da Lartin izenaz ere.
Lekuko hauetaz gain, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak eskuratu dira:

Lekukotzarekin bukatzeko, XV. mendeko beste lekuko bat dago Iago Irixoaren Pasaia: orígenes liburuan, 29. or.: Jaumot de Larritain, 1497. urtekoa.
Aldaera batzuk dituen arren, jatorrizkoa Larritain litzateke eta beste guztiak, izen horretatik sortutakoak: Larriten, Larritin, Larretin eta Lartin.
Etimologian sartuz, oinarria ezin izan larre, lekuko zaharrenetako bigarren bokala /i/ delako, gainera, azaldu gabe geratzen da azken zatia. Sarrera honetan beste zerbait proposatuko dugu, bukaeran -ain atzizkia dago, nahiko ugaria Nafarroa aldean, nahiz eta beste lurraldeetan ere aurkitu ahal. Oinarrian antroponimo bat izan ohi da eta egokiena Larriti litzateke. Erdi Aroan antroponimo ez oso zabaldua zen baina lekuko gutxi batzuk utzi ditu, Larritizabal toponimoa bezala, blog honetan aztertua. Azken hau Errioxakoa zen eta Gipuzkoan ere ezaguna izan zen, Larretin toponimoa lekuko.

miércoles, 22 de julio de 2026

Amune toponimoa

 Galdakaoko toponimo hauen lekukotza guztia Relación toponímica general de Galdácano lanekoa da:

Amune: (oral). Dos caseríos entre Bequea y Puentelatorre.
Lekukoa data gabea denez, XX. mendeko bigarren erdikoa da. Toponimoan aldaketa bakarra izan da, u-a > u-e bokal asimilazioa. Hau ziurrenik prozesu automatikoa da, hizkera batzuetan gertatu ohi dena. Hala izan bazen, jatorriz *Amuna izango zen. Hori antroponimo emakumezkoa izan zen Erdi Aroan, amona hitzaren aldaera bat. Amuna antroponimoa Bizkaian ere ezaguna zen, Amuena toponimoa Forukoa delako.

lunes, 8 de junio de 2026

Menerdo toponimoa

 Menerdo dago Agiñagako bi toponimotan, Menerdo hegala eta Menerdo gailurra. Lekukoak XX. mendearen bukaerakoak dira eta ez dute aldaketarik erakusten. Joan den mendeko beste lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

MENERDO, monte de Madaria.
Hala ere, askoz lekuko zaharrago bat dago Federico de Barrenengoaren Onomástica de la Tierra de Ayala, II. liburuan,, 186. or.:
MENERDO.—Heredad.—Monte: E. arroyo de la Peña, O. jurisdicción de Madaria.—Robledal y hayal.—Debió haber antiguamente barrio o caserío de este nombre, pues hubo apellido igual (1114).—Al Sur de Mamukio.
Datua zuzena bada, toponimoa  XII. mendetik ezaguna da eta aldatu gabea da. Laburbilduz, izen bakarra dugu, azken 900 urteetan iraun duena. Toponimoa azaltzeko aldaketa bakar bat beharrezkoa da, sudurkari disimilazio bat, hau da, n-r egitura hau izan daiteke disimilazio baten ondorengoa eta aurreko egoerara itzuliz, *Menendo eskuratuko genuke. Hau antroponimo bat zen, germaniar jatorrikoa eta Ermenegildo, Ermegildus antroponimoaren hipokoristikoa. Julio Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian informazio oso interesgarria du antroponimo honetaz, 458.-459. orrialdeetan. Antroponimoa Asturiasen ezaguna izan zen Erdi Aroan eta baita ere Galizian. Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian ere badira Menendoren lekukoak, s. v. Menendus.

viernes, 5 de junio de 2026

Justaenea toponimoa

 Justaenea da Alegiako baserri bat, Gipuzkoan. Lekuko gehiagorik ez da aurkitu, ez zahar, ez berri.
Toponimoaren lekuko bakar honetan oinarri harturik, hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian antroponimo bat, emakumezkoa, Justa. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Justaren lekukotza zaharra da, XVI. mendearen hasieratik, hau da, mota horretako agiriak daudenetik, lekuko ugari daude, gehienak Arabakoak:

Horrelako datuek erakusten dute antroponimo honekin sortutako toponimoak nahiko zaharrak izan daitezkeela, dirudienez lehenik Araba aldean ohiko bihurtu zen eta handik sortaldera hedatu.
Antroponimo honen gizonezko aldaera Justo edo Justu izango zen eta lekuko bat Justubaso toponimoa da. Sarrera horretan Justu antroponimoaren informazio gehiago dago.

miércoles, 3 de junio de 2026

Txantonena toponimoa

 Txantonena da Oñatiko baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat berdina da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:

TXANTONENA (prop.)
Toponimo honetan, beste etxe izen askotan bezala, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian, Txanton genuke, Errenteriako Txantonekoa toponimoan dagoen bera. Honetarako aipatu genuen Anton antroponimotik sortua zela. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada, 58. or.:
Anton (Anton Koko ‘Antonio el arriero’, Euskaldunak, 142) -> Txanton: Chanton (Ber., c. 1550, Del Valle, 1933: 179), Txanton Piper (Garoa, 288), Txanton Pipir (Euskaldunak, 102).
Beraz, gutxienez hiru toponimotan dugu Txanton hipokoristikoa, blog honetan aztertutako Txantonsolo toponimoa gehituz gero.

lunes, 25 de mayo de 2026

Markosena toponimoak

 Markosena da Gamiz-fikako baserri bat. Gainera, Elorrioko Zearsoloazpikoa baserriaren beste izena Markosena da. Azken honen lekuko zahar bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Marcosena [N, TO]
Marcosena (la caseria de) [San_Bartolome_de_Miota (cofradia de)], Elorrio, a.1796, FogVizcayaMs.
Hauetaz gain, aipatutako liburuan beste Markosena bat dago, Plentzian:
Marcosena [N, TO]
Marcosena (la casa de) [Artecalle (calle de)], Plencia, a.1796, FogVizcayaMs.
Markosenea, aldiz, Gipuzkoan agertzen da, Hondarribian baserri bat da eta Donostian baserria eta etxea zen, egun etxea desagertua da eta baserriaren aurriak baino ez dira. Hondarribiko toponimoaren XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

MARKOSENEA (col.) Arkolla ballara, Hondarribia
Izendegi ofizialeko beste lekuko bat zaharragoa da, XIX. mendearen erdialdeko Marcosenea (1857).
Donostiako toponimoetarako lekukotza handiagoa dago Donostiako toponimia izeneko bilketa lanean: 

MARKOSENEA: Marcosene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Marcosenea (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Marcosene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Marcosene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Marcoséne (15) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Marcoséne (25) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Marcosene (1864, Casa de labor, N.P.G., 68 orr.); Markosene (1989, D.U.T.B.). 64-5-6, M.

Donostiako toponimia: Marcosenea (1862, cantera, D.U.A. A-10-II-70-1).

Donostiako toponimia: MARKOSENEA: Markosene (1989, D.U.T.B.). 64-6-2, m. H-1.
Toponimo hauek guztiek elementu berberak dituzte, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian Markos antroponimoa. Markos toponimoaren sarreran antroponimo honen informazio gehiago dago.

Markosoloeta toponimoa

 Arabako toponimo honen bi lekuko ezagutzen zaizkio,
Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkituak:

MARCOSOLOETA, 1839, labrantío de Eribe.
MARCOSSOLOETA, 1703, ver anterior.
Toponimoan hiru elementu daude, bukaeran -eta atzizkia, aurrerago solo, soro hedatuagoaren aldaera eta oinarrian Markos antroponimoa. Izan ere, lehen lekukoan bi elementuak zehazturik agertzen omen dira, markos-solo-eta. Markos toponimoaren sarreran antroponimo honen informazio gehiago dago.

miércoles, 20 de mayo de 2026

Markos toponimoa

 Markos izan zen Mungiako etxe baten izena XVII. mendearen erdialdean, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan agertzen da:

Marcos [N, TO]
Marcos (la casa de) [Arechaga (confradia de)], Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Beharbada Markos hori etxearen jabea izan zitekeen garai hartan eta gero etxeari izena aldatuko zioten, berriro agertzen ez delako.
Gipuzkoan, Markos agertzen da Ataungo bost toponimotan:
Markosigartza
Markos igarza: (= sequeral de Marcos). 1797 “choza de Marcosigarza”.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Aiesu
    Erreferentzia: 18. karp. 172. zk. 7574 erreg.

Markosigartzako hegia
Markos igarzako egie: (= la loma de sequeral de Marcos).
    Izaera: hegia
    Kokalekua: Aiesu
    Erreferentzia: 18. karp. 174. zk. 7576 erreg.

Markosigartzako iturria
Markos igarzako iturrie: (= la fuente del sequeral de Marcos).
    Izaera: iturria
    Kokalekua: Aiesu
    Erreferentzia: 18. karp. 234. zk. 7645 erreg.

Markoslantegi
Markos lantegi: (= monte en explotación por Marcos).
    Izaera: lantegia
    Kokalekua: Saratxamendi
    Erreferentzia: 21. karp. 156. zk. 8368 erreg.

Markosoroko ekarra
Markosooko ekarra: = la falda de Marko soo, heredad del peñascal o pendiente pelada.
    Izaera: ekarra
    Kokalekua: Arizaindieta
    Erreferentzia: 03. karp. 590. zk. 1395 erreg.
Markos antroponimoarekin agertzen diren elementuak toponimoen biltzaileak azaltzen ditu, guztien egitura garbia delako. Markos egun ere erabiltzen da eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik, hau da, mota horretako agiriak daudenetik, lekuko ugari daude, gehienak Arabakoak:

Markos antroponimoaren jatorria Marcus latinean dago, baina erromantzetik jasoa dugu, euskal toponimian *Marki agertzen da, baina lekuko antroponimikorik ez du utzi eta horrek salatzen du *Marki zaharra galdu zela eta Markos berriak ordezkatu zuela.

Kalbarko toponimoa

 Bizkaiko toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mendearen bukaerakoa den Relación toponímica general de Galdácano lanekoa:

Calbarco: Heredad de Eguía.
Toponimo honen lekuko bakarra dago, eta berankorra. Horrek analisiari ziurtasuna kentzen dio baina dagoen lekuko hori aztertu daiteke eta gertatu diren aldaketak azalduko dira.
Toponimo honetan antroponimo hipokoristiko bat genuke, bukaeran -ko atzizki txikigarria eta oinarrian Galbarra antroponimoa litzateke, garbal hitzaren sarreran lekukoak daude, baita izenaren azalpena ere:
garbal.
Onom.: Inter viros nominatos Galvarra, Galindo Soliz. (s. X) TAV 2.1.3. Que est a limite de Nunno Galvarra de Patumia. (s. XI) Lac Irach 100. In Garbala. (s. XI-XII) GLarr SJ 8. Pedro Garbala. (s. XIII) Ib. 104.

I. (Adj.).
1. (B, BN-mix ap. A; O-SP 227, SP, Lar, H), galbar (V-oroz ap. A; H), kalpar (H).
Calvo. "Conominado Galbarra, que quiere decir 'calvo'" IC II 423.
[...]
Antroponimoa *Galbarko bezala sortuko zen eta gero, beharbada toponimoa sortu ondoren herskari asimilazioa izan zen, *Galbarko > Kalbarko. 
Galbarra antroponimoa aipatua izan da blog honetan, Galbarrategi toponimoaren oinarria delako.

viernes, 15 de mayo de 2026

Jandoniz toponimoa

 Jandoniz da Morgako baserri bat, Bizkaian. Herri berean Jandonizbarri etxea ere bada. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da, Jandonis (1796). Azken urteetan Jandunis zein Dandunis erabiltzen dira.
Azterketa etimologikorako Jandoniz egokiena da, lekuko zaharrena delako eta jatorrizko egoeratik hurbilago dagoelako. Jandoniz toponimoak gogorarazten du blog honetan aztertutako Jandonianiz toponimoa, Azkoitikoa. Honetarako jaun + done + Joanis proposatu genuen eta elementu berberak izango genituzke Bizkaiko toponimoan, baina honetan aldaketek aurrera egin zuten eta litekeena da haplologia gertatzea, hau da bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da eta horrela, Jandonianiz zaharrago batean tarteko /a/ galdu ondoren haplologia izan zen eta azkeneko bi silabetatik bat geratu zen, Jandoniz sortuz.

lunes, 4 de mayo de 2026

Tellitu toponimoa

 Tellitu da Barakaldoko baserri bat eta Galdamesko tontorra eta lepoa. Bi herriak mugakideak dira.
Toponimoaren joan diren mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Tellitu [N, TO]
Tellitu (barrio de), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Thellitu (la casa de) [Regato hasta Uengolea (del uarrio de)], Baracaldo, a.1796, FogVizcayaMs.
Tillitu (barrio de) (Urqullu y), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tillitu (varrio de), Baracaldo, a.1745, FogVizcayaMs.


Tellitu [N, NO]
Tellitu (Cosme de) [Urqullu y Tillitu (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Loyzaga (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Ugarte (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Zuazo (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido aldaera ere badago, nahiz eta lekuko gutxi izan:
Tellido [N, NO]
Tellido (Domingo de Saldortun y) [Therreros (cuadrilla de)], Zalla, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido (Martin de Mendieta), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Azken honetan erromantzezko bilakaera ikusten da, bokal arteko horzkariaren ahostuntzea eta bukaerako bokalaren aldaketa.
Tellitu toponimoaren lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak daude:

Toponimoak bizitza luzea izan du eta bere jatorria antroponimo galdu batean dago, *Tellitu, baina lekukorik ez badu ere, bere jatorria antzematea erraza da jakinik Tello antroponimoa izan zela. Azken zatia -ittus atzizki txikigarria litzateke, eta, beraz, antroponimo hipokoristikoa litzateke. Euskaraz Telu aldaera egokitua erabilia izan da, Telugain toponimoan dagoena, esaterako. Aztertutako toponimoan euskaraz gertatutako ll > l bilakaera ez zen jaso, berdin gertatu zen Gallarraga mendi izenarekin, urrun ez dagoena.

lunes, 27 de abril de 2026

Gindaoa toponimoa

 Gindaoa da Bergarako baso bat. Toponimo eratorri batzuk daude, Gindaoerreka eta Gindaoko hegia.
Bergarako euskara web gunean hirurak daude, Gindaoa toponimoaren lekuko zaharretan aldaerak daude: Iquindaobasterra (1811), Iquidao (1811), Eguindaoburu (1812), Guindao (1892), Quindao (1892)... Gindaoerreka toponimoaren lekukoak, askoz gutxiago dira, baina XVIII. menderaino heltzen dira: Guindauerrequea (1771) eta Guindau errequea (1771). Ezberdintasun bakarra, lekuko batean elementuak elkarturik zeuden eta bestean, bereizirik.
Gindaoko hegia toponimoaren lekuko zaharrena XIX. mendekoa da, Iquindaoburu (1811).
Lekukoak ikusi eta aldaera ugariak daude, zaharren gehienetan bokala dute hasieran, baina ez zaharrenetan, XVIII. mendekoetan. Hala ere, kontuan hartuz beste lekukoak, bokala hasieran zegoela uste dugu eta lekukoetako jatorrena Ikindao izan liteke. Dena den, aspaldian bokal hori galdu zen eta beste aldaera bat sortu zen, belare ahostuna zuena, gerora ahoskabetua. Azkenik, egun Gindaoa ofizialdu da eta bere azken bokala artikulua litzateke.
Ikindao lekuko jatorrena aukeratu bada ere, horrek ez du esan nahi izen jatorrena dela, aldaketa batzuk gertatu direlako. Beharbada agerikoena da bokalarteko sudurkariaren galera, lekukotu gabea. Hala bazen, *Ikindano izan zitekeen aurreko urratsa eta horrek gogorarazten du latin jatorriko antroponimo bat, Vicentius, Bikendi toponimoan dagoena, euskaran horrela egokitu zelako. Bergarako toponimoen aldaketek agian salatzen dute bere jatorria lehenagokoa dela. Jakina da Bikendi antroponimoa erabilia eta ezaguna izan zela Erdi Aroan, baina toponimo honen sorrera erromatarren garaikoa izan liteke, kontuan hartuz -ano atzizkia.
Beste aldaketa txiki bat gertatu zen, bokal asimilazio bat, i-e > i-i. Beraz, bilakaera luzea izan zen, hasierako fonema galdu zen, bokal asimilazioa izan zuen, bokalarteko sudurkaria galdu zen, hauek guztiak lekukotu gabeak. Lekukoak daudenetik, hasierako bokala ere galdu zen eta belarearen ahostuntzea gertatu zen. Zorionez, lekuko zaharrenetan toponimoa desitxuraturik badago ere, aztarrena eman dute analisi etimologikoa egiteko.

lunes, 20 de abril de 2026

Martagaztiñadi eta Martagaztiñari toponimoak

 Martagaztiñadi da Ataungo toponimo bat:

Martagaztiñadi
Marta gaztinadi: (= castañal de Marto). 1758 “castañal llamado Marto gaztanadi”. 1789 “castaños en “Marto”. En el siglo XVII perteneció a Marto o Bartolome Aramburu de Arbeldi.
    Izaera: gaztainadia
    Kokalekua: Santiturri
    Erreferentzia: 20. karp. 001. zk. 7871 erreg.
 Martagaztinariko errekea da Ataungo beste toponimo bat, aurrekotik sortua:
Martagaztiñariko errekea
Lomardabi erreka o Martagaztinariko errekea: (= regata de Lomardabide). (=la regata del castañal de Marta).
    Izaera: erreka
    Kokalekua: Saratxamendi
    Erreferentzia: 21. karp. 313. zk. 8538 erreg.

Blog honetan beste toponimo oso antzeko bat dago, Martogaztañeta, Zeanurikoa. Azken honetarako eman zen azalbidean Marto antroponimoa zegoen, Marta ezagunaren gizonezko aldaera. Baina Ataungo toponimoaren lekuko zaharrenetan Marto zen Bartolomeren aldaera, biltzailearen arabera. Marto 
eta Martogana toponimoen sarreran XVI. mendeko Marto antroponimoaren lekuko ugari daude, baina bere jatorriari buruzko zalantza geratzen da.

miércoles, 15 de abril de 2026

Manueltxo toponimoak

 Manueltxo da Ataungo bi toponimoren oinarria:

Manueltxobarruti
Manueltxo barruti: (= cercado de pequeño Manuel). A la entrada del siglo XX era de Manueltxo de Etxetxo berri.
    Izaera: barrutia
    Kokalekua: Santiturri
    Erreferentzia: 20. karp. 144. zk. 8029 erreg.

Manueltxogaztiñari
Manueltxo gaztinari: (= castañal de pequeño Manuel). En el siglo XIX fue propiedad de Manueltxo de Etxetxo berri.
    Izaera: gaztainadia
    Kokalekua: Arribaso
    Erreferentzia: 19. karp. 061. zk. 7758 erreg.
Toponimoen biltzaileak adierazten duenez, bi toponimoak gizon beraren jabetzak ziren, Manueltxo de Etxetxo berri. Manueltxo antroponimo hipokoristikoan Manuel antroponimoa dago eta -txo atzizkiak txikigarritasuna ematen dio. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan ere agertzen da, 217. or.:
Manueltxo (Manuel): Mánweltxò (Lei.), Manueltxo (Garoa, 31. or.).

Balentiena eta Balentinenea toponimoak

 Balentiena da Bermeoko baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira eta bi aldaera nagusi daude, Balentiñene eta Balentene.
Balentinenea zen Errenteriako etxe bat, lekuko bakar batez ezaguna, XVIII. mende hasierakoa:

1713     Valentinenea
Bi toponimo ditugu, bata Bizkaikoa eta beste Gipuzkoakoa, elementu berberez osatuak, baina zenbait ezberdintasun dituzte. Bermeoko egungo izenean sudurkari disimilazioa gertatua da, bi sudurkari zeuden eta bat galdu da. Fenomeno bera beste toponimo batzuetan ere bada, Alamena toponimoan bezala.
Toponimoan hiru elementu daude, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian Balentin antroponimoa, euskal lurretan aspaldiko erabilera izan duena. Araban antroponimo berarekin sortutako toponimo bat dago, baian hau erdarazkoa da, Peñavalentín toponimoa.

lunes, 13 de abril de 2026

Peñavalentín toponimoa

 Peñavalentin da Zuiako aurkintza bat. Lekukoek ez dute zahartasunik eta hori oztopo larria da toponimoaren sorrera data ezagutzeko, baina toponimoa gardena da, bi elementuz osaturik baitago, peña 'haitz' izen arrunta eta Valentín antroponimoa. Toponimoa erromantzezkoa da eta horregatik interesgarria litzateke noizkoa den. Valentín antroponimoa aspalditik erabilia izan da eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak erraz aurkitzen dira, gehienak Arabakoak:

Unsalasoro toponimoa

 Andoaingo toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Andoaingo toponimia liburuan aurkitua, 197. or.:

Toponimoan bi elementu daude, bukaeran soro hitz ezaguna, baina oinarrian zalantza dago, irakurketa zuzena bada *Unsala antroponimoa genuke, lekuko gabea eta Untzalu antroponimoaren emakumezko aldaera. Blog honetan badira Untzalu antroponimoaren sortutako toponimoak, Untzalea bezala, bat aipatzearren.
Bi aukera daude, toponimo zuzen jasorik badago, *Unsala antroponimoa dago edo -o > -a bilakaera gertatu zen, hau ez da ohikoa antroponimoekin, baina lekukoren bat bada, Beraskaburu toponimoa bezala. Bestela, irakurketa txarra egin bazen, jatorrizko toponimoa *Unsalusoro izan liteke. Oraingoz, beste datu gehiago eskura ez badaude, izan liteke *Unsala antroponimo emakumezkoa edo Untzaluren beste lekuko toponimiko bat. Beraz, zalantza askorekin, susma liteke *Unsala antroponimoa ere izan zela.

lunes, 23 de marzo de 2026

Barbaran toponimoa

 Barbaran da Amurrioko erreka-zuloa, sakana. Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa, egun dagoen bezala, analiza daiteke. Lehenagoko aldaketak izan badira, ziurrenik etimologia aldatu beharko litzateke, osorik edo zatiz.
Toponimoak bi elementu lituzke, oinarrian Barba antroponimoa eta bukaeran haran izena. Toponimoaren kokapena bat dator emandako etimologiarekin, behintzat, azken elementua, haran, beheko lekuetan izan ohi dela, sakanetan, esaterako.
Antroponimoa ez da ezezaguna euskal lurretan eta toponimo eratorriak ere badira, hemen aztertutako Barbaena eta Barbasagasti toponimoak bezala.
Hala ere, ezin da baztertu oinarrian Barbara emakumezko aldaera izatea, Barbara + haran? Orduan haplologia gertatuko zen, antroponimoaren azken silaba eta haran izenaren hasiera elkartzean batuko ziren. Antroponimo horrek aztarrena utzi du euskal toponimian, Barbaraetxe toponimoan esaterako. Antroponimo honen bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukotza handia da:

Barba antroponimoa, aldiz, galdurik zegoen XVI. mendetik, lekukorik ez da aurkitu mende horretan. Beraz, antroponimo honen erabilera Barbararena baino lehenago galdu zen.

lunes, 16 de marzo de 2026

Kristobaregaña toponimoa

 Arabako toponimo zahar honen lekuko bakarra dago, XVI. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

CRISTOBAREGAÑA, 1548, término de la mojonera de Elburgo.
Toponimo zaharra bada ere, gardena da, hiru elementu ditu, bukaeran artikulua, aurrerago gain izena eta azkenik, interesgarriena oinarria da, Kristobare antroponimoa dagoelako:
Kristobare
Cristóbal (gaztelania), Christophe (frantsesa)

Greziar jatorriko Christophoros ('Kristo daramana') izenetik. Kondairak dioenez, Kristobalek jaun indartsu baten zerbitzari izan nahi zuen. Erromako enperadorea eta deabrua zerbitzatu ondoren jendea ibaian zehar garraiatzen ibili zen, Jainkoa zerbitzatu nahiz. Azkenean Jesus bera agertu zitzaion, haur itxuran, eta hau ere ugaldean zehar garraiatu. Honi zor zaio izena. Gidarien patroia da. Santuaren eguna ekainaren 10ean da. Aldaerak: Kostobare, Kostobaro eta Kristobal.
Hau da Kristobal ezagunagoaren aldaera, Kristobalsoro toponimokoa, adibidez. Kristobare aldaeraraino heltzeko bi urrats beharrezkoak genituzke, Kristobal izenetik abiatuz: Kristobal > *Kristobale > Kristobare. Dirudienez, ez da jaso EODAren orrian Kristobareren lekuko zaharrik baina aztergai izan denaren toponimoak erakusten du XVI. mendean edo lehenago Kristobare izan zela, lekuko toponimikoa bada ere.

viernes, 13 de marzo de 2026

Kristobalsoro toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

CRISTOBALSORO, término de la mojonera de Alzania.
Lekuko hori XX. mendearen erdialdekoa izan daiteke baina, hala ere, erabat gardena da, bi elementuak aldaketarik gabe daudelako, alde batetik Kristobal antroponimoa eta bestetik, soro izen arrunta. Kristobal antroponimo gizonezkoa ezaguna da eta toponimian aztarrena utzi du, Kristobaletxea toponimoa esaterako. Kostobal toponimoaren sarreran informaizo gehiago antroponimo honetaz.