Mostrando entradas con la etiqueta Tizon. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Tizon. Mostrar todas las entradas

jueves, 8 de junio de 2023

Tozinaga toponimoa

 Tozinaga da Gatikako baserri bat. toponimo eratorri bat du, Tozinagako erreka, Gatika, Laukiz eta Loiun dagoena.
XVIII. mendeko lau lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Tocinaga [N, TO]
Tocinaga (el molino de) [Basaldua (barrio de)], Gatica, a.1704, FogVizcayaMs.
Tocinaga (el molino de) [Zurbanos (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Tocinaga (la casa de) [Zurbanos (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Tozinaga (el molino de), Gatica, a.1745, FogVizcayaMs.

Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bi lekuko daude, XVIII. mende hasierakoak. Beraz, lekuko hauekin ez dago aurrerapen datarik:

Toponimoaren hasiera oso nabarmena da, tocino erdal hitzarekin duen antza deigarria da. Baina beharbada hori guztia aldaketa baten ondorioa baino ez da. Toponimoa azaltzeko, metatesi baten beharra dago, bokalak aldatu zituena. Beraz, atzeranzko urratsa eginez, *Tizonaga berreskuratuko genuke. Hala bazen, toponimoa bi zatitan bana daiteke, azkena -aga atzizkia da eta aurrekoa, Tizon antroponimoa. Izen horretaz informazioa dago Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian, s. v. Tizón:

Antroponimo bera aztertutako beste toponimo batean dago, Tizunenea toponimoan, hain zuzen.

jueves, 8 de febrero de 2018

Tizunenea toponimoa

Lezoko etxea zen, Lope de Isastiren arabera. Bere Compendio de la historia de Guipuzcoa liburuan, 1625. urtekoan horrela agertzen da Lezorako emandako etxeen zerrendan. Dirudienez, ez da gure egunetara heldu, hala dirudi egindako bilaketetan.
Etxe izenek askotan jabe izandakoaren izena badute, eta Tizunenea ere sailkapen horretan sartzekoa da. Izena Tizon litzateke, Erdi Aroan aurkitzen dira ale batzuk Nafarroako dokumentazioan, nahiz eta kanpoko pertsonez ari. Beraz, bilakaera arrunta litzateke, Tizon + -(r)en + -a. Aipagarria litzateke on > un aldaketa, orokortu ez zena baina aztarren ugari utzi duena.