Mostrando entradas con la etiqueta hitza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hitza. Mostrar todas las entradas

lunes, 9 de febrero de 2026

Baso-lan hitza

 Hitz elkartu hau agertzen da Ataungo toponimia sailean Zubitxakarra toponimoaren sarreran:

Zubitxakarra
Zuitxakarra o Alargunsooko zubie: (= el puente pequeño, mediano). (=el puente de Alargun soro). 1700 “hacer el puente de Alargunsoro”. 1713 “vasalan y Manufactura q´ ha hecho en el puente y vado del arroyo de Alargunsoro”. 1779 “24rs…al dho Goikoechea por los dros del Capitulado y diseño que hizo para la ejecución del puente de Piedra del vado de Zubichacarreta”.
    Izaera: zubia
    Kokalekua: Otamots zearra
    Erreferentzia: 02. karp. 002. zk. 307 erreg.
Lekuko zaharrena 1700. urtekoa da, baina sarrera honetarako interesa hurrengoan dago, 1713. urteko vasalan hitzean, baso-lan hitzaren sarreran aldaera hori ere bada:
BASO-LAN (G-to, AN-larr; basalan V, G, AN) Ref.: A ( basalan, basolan ); Asp Leiz2 ( zurra ) .
Trabajo que se realiza en el monte. "Yten da en data 36 reales de vellón pagados por el jornal de 6 oficiales carpinteros que se ocuparon en el derribo y corte de pie de la referida partida de material de madero y basalan, esto es de poner en estado para su conducción" (1770; Libro de Cuentas de Fábrica, fol. 136v; Archivo Parroquial de Lasarte) " Basalan (Vc, G, AN, Añ), 1.º desbaste de árboles cortados en la selva. 2.º confeción de carbón" A (pero no lo encontramos en Añ). " Basolana bezelakorik ez da yendea zurratzeko " Asp Leiz2. 
Orotariko Euskal Hiztegiko zaharrena mende berekoa da, baina ia 60 urte gerokoa, 1770. urtekoa delako, horretan ere basalan agertzen da, hitz elkartu zaharra zelako. Egun, hitz elkartu berreraikia erabiltzen da, baso hitza aldatu gabe.

miércoles, 18 de junio de 2025

Lagun hitza

 Lagun izena euskal testuekin batera agertu zen. Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lehena B. Etxepareren liburukoa da, 1545, urtean: Fama gaitzik eztemala lagunari falsuki. Beste bat lehenagokoa litzateke, Jaun Peru Abendañokorena, XV. mende erdialdekoa, baina testu hori askoz beranduago izkribatu zen, Mendietaren Quarta parte de los Annales de Vizcaya liburuan.
Hemen beste lekuko bat agertuko dugu, XV. mende bukaerakoa, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian dago, 1499. urtekoa, 71. or.:

E la casa de Lagunçar con su verta, estimaron en dos
millares e medio. Cargaron a su mujer, por ser vibda, seys millares pequenos, por ser vibda.
Lagunzar hori lagun eta zahar hitzez sortuko zen eta Etxeparerena baino ia mende erdiz lehenagokoa da. Beraz, Abendañokoren lekukoa kontua hartzen ez bada, lehenengoa litzateke edo, bestela, bigarrena.

miércoles, 30 de abril de 2025

Uralde hitza eta toponimoa

 Uralde da Arabako toponimo batzuen oinarria. Uralde da Legutioko baso bat baita Trebiñuko aurkintza bat ere. Uraldea da Gasteizko aurkintza bat.
Legutioko Uralderen lekuko zaharrenek bestelakoa adierazten dute, Olaaldea (1780), Olaldea (1796). Uralderen lehenengo lekukoa XIX. mende bukaerakoa da, Uralde (1897).
Baina Uralde benetakoak badira eta ugariak dira Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuaren arabera:

URALDE, muy abundante en montes, términos y labrantíos.
URALDEA, como anterior.
URALDEUQUELUA, 1723, labrantío de Contrasta.
URALDEZABALA, 1617, labrantío en Oreitia.
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik lekukoak badira, deitura bihurtua:

Legutioko Uralderen kasuan, Arabakoen ugaritasunak eragina izango zuen jatorrizko Olaaldea aldarazteraino.
Toponimoetan hitz elkartu bat dago, uhalde, edo, hobe esanda, uralde aldaera. Horixe dago Landucciren hiztegian, Gasteizen egina eta baita ere Lazarraga arabarraren testuetan. Hitzak bi elementu ditu, ur eta alde eta interesgarria da oinarriko elementuak aldaketarik jaso ez duela, ezagunak direlako Uhalde, Ugarte bezalako toponimoak, baina Araban Uralderen nagusitasuna agerikoa da.