miércoles, 18 de junio de 2025

Lagun hitza

 Lagun izena euskal testuekin batera agertu zen. Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lehena B. Etxepareren liburukoa da, 1545, urtean: Fama gaitzik eztemala lagunari falsuki. Beste bat lehenagokoa litzateke, Jaun Peru Abendañokorena, XV. mende erdialdekoa, baina testu hori askoz beranduago izkribatu zen, Mendietaren Quarta parte de los Annales de Vizcaya liburuan.
Hemen beste lekuko bat agertuko dugu, XV. mende bukaerakoa, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian dago, 1499. urtekoa, 71. or.:

E la casa de Lagunçar con su verta, estimaron en dos
millares e medio. Cargaron a su mujer, por ser vibda, seys millares pequenos, por ser vibda.
Lagunzar hori lagun eta zahar hitzez sortuko zen eta Etxeparerena baino ia mende erdiz lehenagokoa da. Beraz, Abendañokoren lekukoa kontua hartzen ez bada, lehenengoa litzateke edo, bestela, bigarrena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario