Mostrando entradas con la etiqueta naba. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta naba. Mostrar todas las entradas

sábado, 15 de enero de 2022

Nabea toponimoa

 Nabea da Gautegiz-Arteagako auzo baten zena. Beraz, Bizkaiko toponimoa da.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Nabea [N, TO]
Nauea_Andicoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Nabea_Atzecoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Nabea_Azecoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Nauea_Azecoa (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Nabea_Aurrecoa (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Nabea_Aurrecoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Nabea_Aurrecoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Nauea_Aurrecoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoak ez du aldaerarik azken 300 urteetan, eta horrek adierazten du izena nahiko egonkorra izan dela. Hitz batez osaturik dago, eta bukaeran artikulua dago. Aldaketa bakarra izan da, aa > ea bokal disimilazioa, ohikoa sartaldeko euskaran. Oinarrian naba izena dago, Naberan toponimoan bezala. Azken leku izen honetan aipatutako disimilazioa ere gertatuko zen, baina honetan bigarren elementua haran zen. Naberan toponimoaren sarreran adierazi bezala, gutxi dira naba hitzarekin sortutako toponimoak Bizkaian, eta Nabea litzateke gutxietako bat.

viernes, 27 de diciembre de 2019

Naberan toponimoa

Bi dira Naberan duten toponimoak, biak baserriak, Bizkaiko Gautegiz-Arteagakoak: Naberan eta Naberansakona.
XVII. eta XVIII. mendeetan hiru izan ziren Naberan zuten toponimoak: Naberan, Naberan Aurrekoa eta Naberan Sakona, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuko lekukoek erakusten duten bezala:
Naberan [N, TO]
Naberan (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Naberan (la caseria de), Gautiguiz de Arteaga, a.1641, FogVizcayaMs.
Naueran (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Naberan_Aurrecoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704,
FogVizcayaMs.
Naberan_Aurrecoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Naberan_Sacona (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799,
FogVizcayaMs.
Naberan_Sacona (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704,
FogVizcayaMs.
Naberan_Sacona (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Naueran_Sacona (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Badaude, gainera, Erdi Arokoak izan daitezkeen lekukoak, 1406. urteko Amojonamiento del Valle de Léniz deitutako agirian bi aldiz agertzen da Juan Ruiz de Naveavan izeneko gizona. Beharbada Naveavan hori benetan *Nabearan bazen, <r> zegoen lekuan <v> irakurri zelako. Testua, ez da ahaztu behar, 1406. urtekoa bada ere, 1622. urteko beste testu batean badago, eta 200 urteko idazketa ohiturek akatsa eragin lezaketen.
Beraz, proposatutako bilakaera *Nabearan > Naberan litzateke, eta hala izanez gero, *Nabearan bera azaldu beharra dago. Horretarako naba 'haran, ibar' eta haran hitzak egokiak izan litezke. Aipagarria da naba eta haran hitzen esanahiak nahiko antzekoak direla. Naba hitza, dena den, ez da batere ohikoa Bizkaian, eta jaurerriko toponimian behaketa arin bat eginez, ez dago naba hitza duen beste toponimorik.